1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesusek pikondo agorra madarikatu

(Mt 21,18-19)

Jesusek pikondo agorra madarikatu

(Mt 21,18-19)

12 Biharamunean, Betaniatik irten zirenean, Jesus gosetu egin zen. 13 Hostotan zegoen pikondo bat urrutitik ikusirik, bertara joan zen, ea pikurik aurkitzen zuen; baina ondora iristean, ez zuen hostoa besterik aurkitu, ez baitzen piku-sasoia. 14 Orduan, pikondoari esan zion: «Ez dezala gehiago inork hiregandik fruiturik jan!» Bere ikasleek ere entzun zioten.

Pikondoa ihartua: fedea eta otoitza

(Mt 21,20-22)

Pikondoa ihartua: fedea eta otoitza

(Mt 21,20-22)

20 Hurrengo goizean goiz, handik igarotzean, pikondoa sustraietaraino ihartua ikusi zuten. 21 Oroitu zen Pedro, eta Jesusi esan zion: –Maisu, begira, zuk madarikatutako pikondoa dena ihartu da. 22 Jesusek erantzun: –Izan sinesmen Jainkoarengan! 23 Benetan diotsuet: Norbaitek esaten badio mendi honi: «Ken hadi hortik eta amildu itsasora», eta mendiari agindu diona gertatuko dela zalantzarik gabe sinesten badu, halaxe gertatuko zaio. 24 Horregatik diotsuet: Otoitzean eskatzen duzuen edozer gauza, sinetsi lortu duzuela, eta emango dizue Jainkoak.