Mikeas 1 Hurrengoa →
1 2 3 4 5 6 7
1 Hona hemen Jaunak, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege zirela, Morexet-eko Mikeasi zuzendu zion mezua, Samaria eta Jerusalemi* 1,1 Mikeas: Isaias profetaren garaikoa da; hemen adierazitako denboraldia oso zabala da: K.a. 740tik (Jotamen erregealdiaren hasieratik) 687a arte (Ezekiasen erregealdiko amaierara). // Morexet: Jerusalemdik hego-mendebaldera 35 km-ra dagoen herrixka. // Samaria: Iparraldeko erresumaren hiriburua, Asiriak K.a. 721ean konkistatua. // Jerusalem: Juda erresumaren hiriburua. Bi hiriburuok –Samariak eta Jerusalemek– bi erresumak adierazten dituzte.buruz agertu ziona.

Jaunak bere herria salatu

2 Entzun, herri guztiok,
adi egon,
lurra eta bertan bizi zaretenok!
Jainko Jauna
zuen aurka testigatzera dator,
Jauna bera, bere tenplu santutik.
3 Horra,
Jaunak bere bizitokia utzi du,
jaitsi eta gailurretan barrena doa.
4 Haren oinazpian
mendiak urtzen dira,
argizaria suarekin bezala;
haranak zartatzen dira,
ura maldan behera
amiltzean bezala.
5 Eta hori guztia
Jakoben ondorengoen
errebeldiagatik,
Israelgo erreinuaren bekatuagatik.
Nork daramatza
Jakoben ondorengoak errebeldiara?
Ez ote Samaria hiriburuak?
Nork darama Juda
muinoetako sasikultura* 1,5 muinoetako sasikultua: Muinoetan ospatzen ziren kultu ez-zilegietan ikusten du profetak Judaren bekatuaren adierazpen nagusia (ik. Dt 12,2-7); grekozko itzulpenak bekatua dakar muinoetako sasikultua ordez.?
Ez ote Jerusalemek berak?
6 Horregatik, honela dio Jaunak:
«Samaria, landako harri-pila
bihurtuko dut, mahasti-lur;
bertako harriak
haranera amilduko ditut,
eta oinarriak agirian utziko.
7 Haren idolo guztiak
apurtu egingo dituzte,
oparitan irabaziak sutan erre,
irudi guztiak xehatu;
emagaldu sakratuen irabaziez
pilatu zituztenez gero,
beste prostituzio* 1,7 prostituzioa: Ik. Os 1,2 oh. Baalen tenpluak edertzeko izan ohi ziren emagaldu sakratuei emandako irabaziak.batzuk
ordaintzeko erabiliko dituzte».

Profetak bere herriaren zoriaz negar

8 Horregatik,
negar eta erosta* 1,8 negar eta erosta: Asiriaren erasoaren ondorioak jasan dituzten Judako hego-ekialdeko 12 hiriri zuzendua dago erosta, eta Jerusalementzat zentzabide da. 1,10-16 zatiko hebreerazko testua oso iluna da eta itzulpena ez da segurua; 1,10-15 tx.etan profetak hitz-jokoak egiten ditu, hirien izenen eta dagozkien zoritxarren arteko aliterazio eta asonantzien bitartez.egingo dut,
oinutsik eta biluzik joango naiz;
basatxakurrak bezala
uluka ariko naiz,
ostrukak bezala intzirika.
9 Sendaezina benetan
Samariaren zauria!
Judara ere
iristear dago hondamendia,
nire herriko atea jotzeraino,
Jerusalemeraino.
10 Ez iragarri hau Gateko* 1,10 Gat: Profetaren jaioterria (ik. 1,1.14).jendeari,
ez adierazi negarrez zaudetenik.
Iraulka zaitezte hautsetan
Bet-Leafran.
11 Zoazte hiritik, Xafirko jendeok,
biluzik eta lotsaz beterik.
Tzaanango jendea
ez da hiritik aterako.
Dolu dagite Bet-Etzelgoek,
ez baitute laguntzarik izango.
12 Maroteko jendeak
zoriona espero zuen;
Jaunak, ordea, zoritxarra bidali du
Jerusalemgo ateetaraino.
13 Jarri zeuen ustea
zaldi eta guda-gurdietan,
Lakixen bizi zaretenok;
zuek eraman zenuten
Jerusalem bekatura,
Israelen antzera
errebelatu baitzineten.
14 Zapuztu ezazue Morexet-Gat hiria.
Akzib hiriaren laguntza
ustel aterako zaie Israelgo erregeei.
15 Marexan bizi zaretenok,
bidaliko dizue Jaunak berriro
menderatuko zaituztena.
Israelgo buruzagi ospetsuak
Adulamgo* 1,15 Adulam: David ihesi zihoala babestu zeneko haitzuloa gogorarazten du (ik. 1 Sm 22,1).haitzuloan
babestuko dira.
16 Jerusalemgo jendea,
moztu ilea, soildu burua
hain maite dituzun
zeure seme-alabengatik;
soildu ezazu kaskoa saiarena bezala,
erbesteratu egingo baitituzte
zuregandik urruti.