31 Jesus Galileako hiri batera, Kafarnaumera, jaitsi eta jendeari irakasten ari zen larunbatean.32 Haren irakaspenaz txunditurik zegoen jende guztia, nagusitasunez hitz egiten baitzien.33 Bazen sinagoga hartan espiritu gaiztoaren menpe zegoen* 4,33 espiritu gaiztoaren menpe zegoen: H.h., deabru lohi/kutsatu baten espiritua zeukan; espiritu lohia-ri buruz, ik. Mk 1,23 oh.gizon bat. Eta oihu bizian esan zuen:34 –Utikan! Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.35 Jesusek gogor eraso zion: –Isil hadi eta irten horrengandik! Deabruak jendartean lurrera bota zuen gizona, baina batere kalterik egin gabe atera zen harengandik.36 Harri eta zur gelditu ziren denak, eta elkarri esaten zioten: –Zer da hau? Espiritu gaiztoei nagusitasunez eta indarrez agintzen die, eta horiek atera egiten!37 Haren entzutea herrialde hartako bazter guztietara zabaldu zen.