1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
1 Jaunak dio: «Aldi hartan, beren hilobietatik aterako dituzte Judako erregeen hezurrak, buruzagi, apaiz, profeta eta Jerusalemen bizi diren guztien hezurrak, 2 eta eguzkitan, ilargitan eta izar guztien argitan zabalduko dituzte –beraiek maitatu, zerbitzatu, jarraitu, kontsultatu eta gurtu dituzten astroen argitan–. Ez ditu inork bilduko lur emateko* 8,2 lur emateko: Hilobiratu gabe gelditzea madarikaziotzat hartzen zen (ik. 14,16; 22,18-19; 2 Erg 9,37).. Simaurra bezala geldituko dira lurrazalean. 3 Gaizto horien artetik bizirik geldituko direnek nahiago izango dute heriotza bizia baino, nik sakabanatuko ditudan edonon. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.Israelek itsu-itsu jarraitu gaiztakerian
4 «Zuk, Jeremias,hauxe esango diozu herriari
nire izenean:
Erortzen dena,
ez ote da jaikitzen?
Bidea galdu duena,
ez ote atzera itzultzen?
5 Zergatik urrundu zait, bada,
betiko
Jerusalemgo herri hau?
Gogor eusten dio
bere makurkeriari,
ez du itzuli nahi atzera.
6 Adi-adi entzun diet,
baina ez dira hitzeko jendea,
ez da inor
bere gaiztakeriaz damutzen,
bere hutsegiteak aitortuz.
Denak beren bidean zuzen aurrera,
ziztu bizian borrokara
oldartzen den zaldia bezala.
7 Zikoinak ere
antzematen dio zeruari,
lekuz noiz aldatu jakiteko;
usapalak, enarak eta kurriloak
badakite noiz itzuli.
Nire herriak, ordea,
ez du nik, Jaunak,
agindua ezagutzen.
8 Nolatan esan dezakezue
jakintsu zaretela,
zeuekin duzuela Jaunaren legea?
Zeuen lege-maisuen luma gezurtiak
faltsu bihurtu du lege hori!
9 Lotsaturik geldituko dira
jakintsuak,
eraitsiak eta preso hartuak izango.
Non da horien jakinduria,
Jaunaren hitza
mespretxatu dutelarik?
10 Beraz* 8,10 10-12 zatiak 6,12-15 zatiko testua biltzen du, aldaketatxo bat edo beste gorabehera., horien emazteak
arrotzei emango dizkiet,
horien soro-landak menderatzaileei.
Denak, txiki eta handi,
irabazi-gose dira;
apaizak eta profetak
faltsukeriari emanak.
11 Nire herriaren zauria
azaletik sendatu nahi dute.
“Dena ongi doa, oso ongi” diote,
baina ez doa ongi, ez.
12 Lotsatu egin behar lukete
beren egintza higuingarriengatik;
baina ez dira batere lotsatzen,
ez dakite lotsa denik ere.
Horregatik, erori egingo dira,
besteak bezalaxe,
lur joko dute nire zigorraldian.
Nik, Jaunak, esana».
Suntsitu egingo ditut
13 Jaunak dio:«Suntsitu egingo ditut, suntsitu:
mahatsik ez mahastian,
pikurik ez pikondoan,
orri zimela besterik ez da geldituko.
Azpian hartuko dituztenak
bidaliko dizkiet* 8,13 Azpian… dizkiet: Jatorrizko testua iluna da eta itzulpena gutxi gorabeherakoa.».
14 Eta jendeak, berriz:
«Zer egiten dugu hemen geldi?
Bil gaitezen, goazen gotorlekuetara,
bertan hiltzera,
Jaunak, gure Jainkoak,
heriotzara ematen baikaitu;
ur pozoitua eskaintzen digu,
beraren aurka bekatu egin dugulako.
15 Bakearen zain geunden,
baina ez dugu onik.
Osasunaldia espero genuen,
baina beldur-ikara dugu gainean.
16 Badator etsaia!
Dan-dik* 8,16 Dan: Ik. 4,15 oh.entzuten da
zaldien arnas hotsa!
Haien irrintzira
lur osoa dardaratzen da.
Gure lurraldea
eta bertako ondasunak,
hiriak eta hiritarrak,
dena hondatzera dator».
17 Jaunak dio:
«Begira,
suge pozoituak bidaliko dizkizuet.
Ez duzue horiek liluratzeko
modurik izango,
eta zizta egingo dizuete».
Profetaren negar-kanta
18 Nire nahigabeakez du erremediorik* 8,18 Nire… erremediorik: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoa ulertezina da.,
eroria dut bihotza.
19 Lurralde guztian entzuten ditut
nire herriaren aieneak:
«Ez al dago Sionen Jauna?
Ez al dago bertan beraren erregea?»
Eta Jaunak erantzun:
«Eta zuek, zergatik iraindu nauzue
zeuen idoloekin,
zentzugabekeria arrotz horiekin?»
20 Herriak, berriz:
«Uztaroa igaro da, uda amaitu,
baina guretzat salbaziorik ez».
21 Neure herria jo duen
hondamenaz nago jota,
goibel eta izuak hartuta.
22 Ez ote sendagairik Galaaden* 8,22 Galaad: Jordanez beste aldeko lurraldea, bertako sendabelarrengatik ospetsua.,
ez ote medikurik?
Zergatik ez da sendatzen
nire herria?
23 Nork bihurtuko nire burua ur,
nire begiak malko-iturri,
gau eta egun negar egiteko
nire herriko hildakoengatik?