1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
JEREMIASEN EGINKIZUNARI BURUZ SINTESIA (25,1-14)
Hogeita hiru urte predikatzen
1 Josiasen seme eta Judako errege Joiakimen erregealdiko laugarren urtean* 25,1 laugarren urtea: K.a. 605. urtea.mezua zuzendu zion Jaunak Jeremiasi Judako herriari buruz. Babiloniako errege Nabukodonosorren erregealdiko lehen urtea zen. 2 Jeremias profetak Judako herri osoari eta Jerusalemgo bizilagunei adierazi zien mezua: 3 «Amonen seme eta Judako errege Josiasen hamahirugarren urtetik* 25,3 hamahirugarren urtea: K.a. 626. urtea.gaur arte, hogeita hiru urtetan hain zuzen, Jaunak bere mezua eman dit aditzera eta nik lehiaz iragarri dizuet; baina zuek ez didazue aditu. 4 Nire aurretik, Jaunak etengabe bidali dizkizue profetak, bere zerbitzariak, baina zuek ez diezue aditu, ezta jaramonik egin ere. 5 Profetek, nor bere jokabide okerretik eta egite gaiztoetatik bihurtzeko eskatzen zizueten, horrela Jaunak zuei eta zuen gurasoei betidanik eta betiko emandako lurraldean bizitzen jarraitzeko aukera izango zenutela esanez; 6 jainko arrotzen ondoren ez ibiltzeko, haiek zerbitzatuz eta gurtuz; zeuen idolatriazko jardueraz Jauna ez iraintzeko, eta horrela ez zintuztela berak zigortuko. 7 Baina ez dituzue Jaunaren hitzak aditu nahi izan eta zeuen idolatriazko jardueraz iraintzen jarraitu duzue, zigorra zeuen gainera erakarriz.Jainkoaren herriarentzat iragarpena
8 «Horregatik, hau dio Jaun ahalguztidunak: Nire hitzak aditu nahi izan ez dituzuelako, 9 iparraldeko herriei eta Babiloniako errege Nabukodonosor nire zerbitzariari deituko diet herrialde honen aurka, eta hemengo bizilagunen eta inguruko herrien aurka bidaliko. Erabat suntsituko ditut eta betiko eremu eta hondakin bihurtuko, jendearen iseka-gai. 10 Desagerraraziko ditut zuen artetik poz-alaitasunezko oihuak, senar-emaztegaien kantu alai eta atseginak, errota-hotsa eta kriseiluaren argia. 11 Lurralde hau guztia hondatua geldituko da eta Babiloniako erregearen menpeko izango dira nazio hauek hirurogeita hamar urtez* 25,11 hirurogeita hamar urtez: Epe hau erbestealdiaren iraupenekoa da gutxi gorabehera (ik. 29,10; 2 Kro 36,21).. 12 «Baina hirurogeita hamar urte betetakoan, beren bekatuen kontuak eskatuko dizkiet Babiloniako errege eta nazioari, eta betiko hondatuko dut babiloniarren herrialdea. Hala diot nik, Jaunak. 13 Beteko ditut herrialde horretan, egin nizkion mehatxu guztiak, hau da, nazioen aurka Jeremiasek nire izenean iragarri eta liburu honetan idatzita daudenak* 25,13 Toki honetan ezartzen ditu grekozko itzulpenak nazioen kontrako mezuak (46–51 kap.ak), 25,15-38 zatia mezu horien konklusio gisa ondoren ematen duelarik; ordena hau hebreerazkoarena baino logikoagoa da.. 14 Beren aldian, babiloniarrak ere nazio askoren eta errege indartsuren menpe eroriko dira. Horrela emango diet beren egintzengatik merezi duten ordaina».NAZIOEI ZUZENDURIKO MEZUEN SARRERA (25,15-38)
15 Agindu hau eman zidan Jaunak, Israelgo Jainkoak: «Hartu nire eskutik pattarrez beteriko kopa hau* 25,15 kopa hau: Ardoz edo pattarrez beteriko kopa Jaunaren haserre-zigorraren irudi da (ik. 13,13 eta oh.)., eta edanarazi nik bidaliko zaitudan nazio guztiei. 16 Edan eta balantzaka hasiko dira, eta zoratuta ibiliko, bidaliko diedan gerrarengatik». 17 Hartu nuen kopa Jaunaren eskutik, eta Jaunak bidali ninduen nazio guztiei* 25,17 nazio guztiei: Hain zuzen, 25,18-26 zatiko toki-izenek Ekialde Erdiko herrien ikuspegi orokorra ematen dute, horrela, Jaunaren ekintza herri guztietara luzatzen dela adieraziz.edanarazi nien. 18 Lehenengo, Jerusalemi eta Judako hiriei, bertako errege eta buruzagiei eman nien, hondakin eta eremu, iseka-gai eta madarikazio* 25,18 madarikazio: Ik. 29,22an madarikazio-mota honen adibide zehatz bat.bihur zitezen –eta halaxe da gaur egun–; 19 gero, beste guztiei eman nien: Egiptoko errege faraoiari, ministro, buruzagi eta herri guztiari, 20 eta bertako populazio nahasiei; Utz* 25,20 Utz: Ik. Jb 1,1 oh.; 20. tx. honetan Judaren mendebaldeko kostaldean bizi diren filistearren hiri nagusiak aipatzen dira; 21ean Itsaso Hilaz beste aldera, Judaren ekialdean dauden hiru herrialdeak; 22an iparraldeko kostaldeko Feniziako hiriak; eta 23an Arabiako iparraldeko herrialdeak.herrialdeko errege guztiei; filistearren lurraldeko erregeei: Axkelon, Gaza eta Ekron hirietako erregeei eta Axdod hirian bizirik gelditutakoen erregeari; 21 Edom, Moab eta Amoni; 22 Tiro eta Sidongo errege guztiei; itsasoaz beste aldean dauden lurraldeetako erregeei; 23 Dedan, Teman eta Buz herrialdeei eta beduinoei* 25,23 beduinoak: Ik. 9,25 oh.; 24 Arabiako errege guztiei; basamortuan bizi diren populazio nahasien erregeei; 25 Zimri* 25,25 Zimri: Toki ezezaguna., Elam eta Mediako errege guztiei; 26 iparraldeko errege guztiei, gertuko nahiz urrutikoei, banan-banan; mundu zabalean diren erreinu guztiei. Azkenean, Babiloniako* 25,26 Babilonia: H.h., Xexak; segur aski, ezkutuko idazkera (kriptograma) da, Babilonia, judatarren erbestealdiko lurraldea, adierazteko.erregeari edanarazi nion. 27 Gero, hau esateko agindu zidan Jaunak: «Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Edan, mozkortu, oka egizue eta erori lurrera, gehiago ez jaikitzeko, gerraren erasopean». 28 Eta erantsi zuen: «Zure eskutik kopa hartu eta edan nahi ez badute, adierazi nire partetik, nolanahi ere edan egin beharko dutela. 29 Izan ere, neuretzat sagaratua dudan hiritik hasi naiz zigorra ematen, eta beste nazioek zigorretik aske geldituko direla uste al dute? Ez horixe! Ez dira zigorrik gabe geldituko, munduko bizilagun guztiei bidaliko baitiet gerra. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak. 30 «Zuk, Jeremias, hitz egiezu nire izenean, esanez:«Jaunak orro dagi goitik,
deiadar bere egoitza santutik* 25,30 egoitza santua: Jerusalemgo tenplua ez ezik, zeruko Jaunaren egoitza ere aipatzen da..
Orroka dihardu
bere herrialdearen aurka,
deiadarka
mahats-zapaltzaileen antzera
munduko bizilagun guztien aurka.
31 Munduaren ertzeraino
iristen da haren orroa,
Jauna auzitan ari baita
nazioen aurka:
gizaki guztiak epaituko ditu
eta errudunak
heriotzara kondenatuko.
Nik, Jaunak, esana».
32 Hau dio Jaun ahalguztidunak:
«Hondamendia herriz herri
ari da hedatzen,
izugarrizko ekaitza
lurraren bazterretik sortzen». 33 Orduan, lurraren luze-zabal guztian, Jaunak hildakoek ez dute hiletarik izango: ez dituzte bilduko lur emateko* 25,33 lur emateko: Ik. 8,2 oh., simaurra bezala geldituko dira lurrazalean.
34 Egin deiadar, herri-agintariok,
egin garrasi,
iraulkatu hautsetan,
artaldearen gidariok!
Heldu da zuen hilketa-eguna,
ahari gizenduak* 25,34 ahari gizenduak: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak ontzi baliotsuak dio.bezala
eroriko zarete.
35 Ez da izango
herri-agintarientzat babesik,
ez artalde-gidarientzat ihesbiderik.
36 Entzun herri-agintarien deiadarrak,
artalde-gidarien garrasiak:
hondatu ditu Jaunak
beraien larreak!
37 Piztu da Jaunaren haserre-sumina
eta artegi oparoak deseginak dira.
38 Gero, Jaunak* 25,38 Jaunak: Jatorrizkoan subjektua ez dago adierazia; Jauna izan ordez, etsai hondatzailea ere izan daiteke.alde egiten du,
bere zuloa uzten duen
lehoiak bezala.
Piztu da Jaunaren haserre-sumina,
ezpatak dena suntsitu du gartsuki,
herrialdea basamortu bihurtu da.