10 Lebiren seme Kehaten senitarteko ziren Aaronen ondorengoei atera zitzaizkien hiriak –beraiei egokitu baitzitzaien lehenbizi zortea–:11 Kiriat-Arba –hau da, Hebron– eta beraren herri-lurrak, Judako mendialdean (Arba Anaken aita zen);12 baina Hebron inguruko lautada eta herrixkak emanak zizkioten jabetzan Jefuneren seme Kalebi;13 -16 eta babes-hiri zen Hebronekin eta beraren herri-lurrekin batera, Libna, Jatir, Extemoa, Holon, Debir, Axan, Juta eta Bet-Xemex. Juda eta Simeonen leinuen ondaretik, beraz, bederatzi hiri eta inguruko herri-lurrak eman zizkieten.17 -18 Benjaminen leinuaren ondaretik, berriz, lau hiri –Gabaon, Geba, Anatot eta Almon– eta inguruko herri-lurrak eman zizkieten.19 Aaronen ondorengo apaizei, beraz, guztira hamahiru hiri eman zizkieten, eta beraien herri-lurrak.