1 Ondoren, Haman, Bugaios deitua, Hamedataren semea, goi-mailara jaso zuen Artaxerxes erregeak, adiskide guztien gainetik goratu eta eseraraziz.2 Jauregiko funtzionario guztiak ahuspeztu egiten ziren beraren aurrean, erregeak horrela baitzuen agindua. Mardokeo, aldiz, ez zen ahuspezten.3 Jauregiko funtzionarioek esan zioten Mardokeori: «Zergatik ez duzu betetzen erregearen agindua?»4 Egunero esaten zioten arren, ez zien kasurik egiten. Haiek, orduan, Hamani adierazi zioten Mardokeok ez zuela erregearen agindua onartzen. Ordurako, bera judua zela jakinarazia zien Mardokeok.5 Hau ahuspezten ez zitzaiola jakitean, biziki haserretu zen Haman,6 eta Artaxerxesen erresumako judu guztiak desagerraraztea erabaki zuen.7 Artaxerxesen erregealdiko hamabigarren urtean hau erabaki zuen: zotz egitea zein egunetan eta zein hilabetetan suntsitu Mardokeoren arrazakoak, denak egun berean. Zotz egin eta Adar hilaren hamalaugarren eguna atera zen.8 Orduan, esan zion Hamanek Artaxerxes erregeari: «Bada zure erresuman beste nazio guztien artean sakabanatua dagoen nazio bat. Horien legeak ez dira inola ere beste nazioenak bezalakoak eta ez dituzte betetzen erregearen legeak. Ez zaio erregeari komeni horrelakoak bakean uztea.9 Egoki iruditzen bazaio, erabaki beza horrelako horiek suntsiaraztea. Hirurehun eta berrogei tona zilar sartuko ditut nik erregearen gordailura».10 Orduan, erregeak bere eraztuna kendu eta Hamani eman zion, juduen kontrako gutunei zigilua ezartzeko.11 Eta esan zion: «Zilarra zuretzat. Eta egiozu herri horri nahi duzuna».12 Lehen hilaren hamahiruan, erregearen idazkariak deitu eta agindu hau eman zien Hamanek: gudalburuei, Indiatik Etiopiarainoko ehun eta hogeita zazpi eskualdeetako gobernariei eta herrialdeetako buruzagiei, nori bere hizkuntzan, Artaxerxes erregearen izenean idazteko.
Suntsipen-agindua
13 h 7Horrela, lehengo eta oraingo kontrarioak egun berean hilaraziz, geroan geure arazoak tinkotasunez eta istilurik gabe eramaten utziko digute».14 Gutun hau eskualde guztietan oihukatu zuten eta esandako egunerako prest egoteko agindu zieten herri guztiei.15 Bizkor zabaldu zuten agindua, baita Susa hirian ere. Eta erregea eta Haman mozkortzen ari ziren bitartean, hiri osoa larri zegoen.