Santiago hila eta Pedro atxilotua

1 Aldi hartan, Herodes* 12,1 Herodes: Herodes Agripa I.a, Herodes Handiaren biloba. 41etik 44ra bere erregetzapean bildu zituen aitonaren lehengo lurraldeak.erregea eliz elkarteko batzuei gogor erasotzen hasi zen. 2 Santiago, Joanen anaia, ezpataz hilarazi zuen 3 eta, hori juduei atsegin zitzaiela ikusirik, Pedro ere preso hartu zuen. Pazko-astea zen. 4 Atxilotu eta kartzelan sarrarazi zuen, bada, eta launa gudariko lau talderen zainpean jarri, Pazko ondoren herriaren aurrean agerrarazteko asmotan. 5 Pedro kartzelan zaindua zeukaten bitartean, eliz elkartea Jainkoari otoitzean ari zitzaion kartsuki haren alde.

Pedro kartzelatik askatua

6 Herodesek hura atera behar zuen aurreko gauean, Pedro lo zegoen bi soldaduren artean, bi katez loturik, eta guardiak atean kartzela zaintzen. 7 Bat-batean, Jaunaren aingerua* 12,7 Jaunaren aingerua: Ik. 7,38 oh.agertu eta gela guztia argiz bete zen. Aingeruak, saihetsean ukituz, Pedro esnarazi eta esan zion: «Jaiki, bizkor!» Bat-batean, kateak eskuetatik erori zitzaizkion. 8 Gero, aingeruak esan zion: «Lotu gerrikoa eta jantzi oinetakoak». Hala egin zuen, eta aingeruak, berriro: «Jantzi soingainekoa eta jarraitu niri». 9 Pedro haren ondoren atera zen; ez zekien aingeruaren bitartez gertatzen ari zena egia zen ala ez; ametsa zirudion. 10 Lehenengo eta bigarren zaintzaile-taldeen ondotik igarota, kalera zeraman burdinazko ateraino iritsi ziren. Atea berez zabaldu eta kanpora irten ziren. Kale bat igaro ondoren, aingeruak bakarrik utzi zuen Pedro. 11 Gertatuaz jabeturik, Pedrok esan zuen: «Orain bai dakidala Jaunak bere aingerua bidali duela, ni Herodesen eskuetatik eta judu-herriak niretzat zituen asmoetatik askatzera». 12 Bere egoeraz oharturik, Markos izeneko Joanen* 12,12 Joan Markos: Behin baino gehiagotan azaltzen zaigu Eginak liburuan, Pauloren eta Bernaberen misio-lagun bezala (12,25; 13,5.13). Berak sortuko du azken bi hauen arteko etena (ik. 15,37-39). Bernaberen lehengusua zen (Kol 4,10), eta Paulorekin batera aurkitzen dugu haren eskutitz batzuetan (Kol 4,10; Flm 1,24; ik. 2 Tm 4,11). Pedrorekin harremanak izan zituen (ik. 1 P 5,13). Markos honi egotzi dio tradizioak izen bereko ebanjelioaren idazketa.ama Mariaren etxera joan zen; lagun asko zegoen han bildua otoitzean. 13 Jo zuen kanpoko atea, eta Arrosa izeneko neskatxa atera zen nor ote zen ikustera; 14 Pedroren ahotsa ezagutzean, pozaren pozez, atea irekitzea ahaztuta, barrura joan zen lasterka, Pedro atean zegoela iragartzera. 15 «Burutik zaude zu!», esan zioten. Baina hark baietz, egia zela. Orduan, esan zuten: «Haren aingerua izango da». 16 Bitartean, Pedrok ate-joka ziharduen. Ireki eta ikusi zutenean, zur eta lur gelditu ziren. 17 Hark isiltzeko keinu egin zien eskuaz, eta Jaunak kartzelatik nola atera zuen kontatu zien. Azkenean, esan zien: «Jakinarazi hau Santiagori* 12,17 Santiago: Santiago hau, Jaunaren anaia (ik. Ga 1,19), ez zen izan Hamabien taldekoa. Esku handia izan zuen Jerusalemen, eliz elkartearen zuzendari bezala (ik. 15,13), judu-kristauen alderdiburu zelarik. Berari egotzi dio tradizioak Santiagoren gutuna.eta beste senideei». Ondoren, atera eta beste toki batera joan zen. 18 Eguna zabaltzean, ez zen iskanbila makala sortu gudarien artean, non ote zen Pedro. 19 Herodesek bilatzeko agindu zuen, baina ezin izan zuen aurkitu. Orduan, guardiak juzgatu eta hilarazi* 12,19 hilarazi: Ihes egiten utzitakoen zigorra jasan behar izaten zuten kartzelazainek.egin zituen. Ondoren, Judeatik Zesareara jaitsi eta bertan gelditu zen Herodes aldi batean.

Herodesen heriotza

20 Herodes oso haserre zegoen garai hartan Tiro eta Sidongoekin. Hauek elkar hartu zuten erregeagana aurkezteko, eta, Blasto, erregearen etxezaina, beren alde jartzea lortu ondoren, bakezko konponbide bat eskatu zioten erregeari; izan ere, Herodesen lurraldetik hartzen zuten bizitzeko behar zutena. 21 Erabakitako egunean, Herodesek, errege-jantzitan eta bere aulkian eseririk, hitzaldia egin zien. 22 Jendea deiadarka hasi zen: «Jainkoa mintzo da, ez gizakia». 23 Baina bat-batean, Jaunaren aingeruak jo zuen Herodes, Jainkoaren ohorea beretzat hartu zuelako, eta harrek jana hil zen* 12,23 hil zen: Herodes Agripa I.aren heriotza 44an izan zen. Jendaurrean zegoela, bat-bateko gaitzetik hil zen, Flavio Josefok, garaiko historialari juduak, kontatzen duenez.. 24 Jainkoaren mezua zabalduz eta ugalduz zihoan. 25 Bernabe eta Saulo, berriz, Jerusalemen beren egitekoa bete ondoren, itzuli egin ziren, Joan Markos berekin harturik.