2 Orduan, Salomonek Jerusalemen bildu zituen Israelgo herri-arduradun guztiak, leinuburuak eta israeldar senitarteburuak. Jaunaren itun-kutxa igoarazi nahi zuen Daviden hiritik, hau da, Siondik.3 Israeldarrak zazpigarren hileko jaiegunean* 5,3 1 Erg 8,2 tx.ean Etanim hila aipatzen da, hots, zazpigarren hila. Hil horretan Etxola Jaia (Sukkot deitua) egin ohi zuten.bildu ziren erregearen inguruan.4 Israelgo herri-arduradun guztiak heldu zirenean, lebitarrek kutxa hartu eta5 tenpluraino igo zuten, elkarketa-etxola eta bertako gauza sakratu guztiekin. Apaiz lebitarrek* 5,5 Apaiz lebitarrek: Zenbait eskuizkributan eta 1 Erg 8,4 tx.ean apaizek eta lebitarrek dator.eraman zuten.6 Salomon erregeak eta beronekin kutxaren aitzinean bildua zegoen israeldar batzar osoak zenbatu ezin ahalako ardi- eta idi-multzo handia eskaini zuten oparitan.