← Aurrekoa 2 Erregeak 23 Hurrengoa →

Josiasek eta herriak ituna egin Jainkoarekin

(2 Kro 34,29-32)

1 Orduan, Judako eta Jerusalemgo arduradun guztiak bil zitezen agindu zuen erregeak. 2 Gero, erregea Jaunaren etxera igo zen, Judako eta Jerusalemgo bizilagun guztiak berekin zituela: apaizak, profetak eta jende guztia, txiki nahiz handi. Eta Jaunaren etxean aurkitutako itun-liburuak dioen guztia irakurri zien erregeak. 3 Ondoren, oholtzaren gainean* 23,3 oholtzaren gainean: Hori izan ohi zen erregearen toki berezia.zutik, Jaunarekiko ituna berritu zuen erregeak: jarraituko zioten Jaunari eta beteko zituzten bihotz-bihotzez eta gogo osoz haren agindu, burubide eta arauak, liburu hartan idatzirik zeuden itunaren xedapen guztiak. Herri osoak onartu zuen ituna.