← Aurrekoa 2 Erregeak 22 Hurrengoa →

Apaiz nagusiak lege-liburua aurkitu

(2 Kro 34,8-18)

3 Bere erregealdiko hemezortzigarren urtean* 22,3 hemezortzigarren urtean: Hau da, K.a. 622. urtean., Josias erregeak Jaunaren etxera bidali zuen Xafan idazkaria, Atzaliasen seme eta Mexulamen biloba, mandatu honekin: 4 –Zoaz Hilkias apaiz nagusiagana. Zenbatu dezala, herriak Jaunaren etxera eraman eta atezainek bildu duten dirua. 5 Eman diezaietela dirua Jaunaren etxeko lan-arduradunei, hauek tenpluko hondaketak konpontzen ari diren langileei ordaintzeko: 6 zurginei, etxegileei eta igeltseroei. Eros ditzatela diru horrekin tenpluko hondaketak konpontzeko behar diren zura eta harlanduak ere. 7 Ez diezaietela eska lan-arduradunei beren esku utziriko diruaren konturik, zintzo jokatzen baitute. 8 Hilkias apaiz nagusiak esan zion Xafan idazkariari: –Lege-liburua* 22,8 Lege-liburua: Dt-ko arau nagusiak biltzen zituen liburua; horretan oinarritu zen Josias bere eraberrikuntza egiteko.aurkitu dut Jaunaren etxean. Eta Hilkiasek Xafani eman zion liburua. Xafanek, irakurri zuelarik, 9 erregearen aurrera joan eta berriak eman zizkion: –Bildu dute zure zerbitzariek tenpluan zuten dirua eta eman diete Jaunaren etxeko lan-arduradunei. 10 Gero, Xafan idazkariak aurkikuntzaren berri eman zion erregeari: –Hilkias apaizak liburu hau eman dit. Eta Xafanek irakurri egin zuen erregearen aurrean.