← Aurrekoa 2 Erregeak 22 Hurrengoa →

Josiasek Hulda profetesari galde

(2 Kro 34,19-28)

11 Lege-liburuak zioena entzutean, erregeak jantziak urratu eta 12 hau agindu zien Hilkias apaizari, Xafanen seme Ahikami, Mikeasen seme Akborri, Xafan idazkariari eta erregearen ministro zen Asaiasi: 13 –Zoazte eta kontsulta egin* 22,13 kontsulta egin: Jaunari galdegite edo kontsulta egiteaz, ik. 1 Erg 22,5 eta oh.Jaunari, nire izenean eta Judako herri osoaren izenean, aurkitu duten liburu honek dioenaz. Izan ere, haserre bizitan egon behar du Jaunak gurekin, gure arbasoek liburu honetan esaten denari kasurik egin ez ziotelako eta hemen idatzia bete ez zutelako. 14 Orduan, Hulda profetesagana joan ziren Hilkias apaiza, Ahikam, Akbor, Xafan eta Asaias. Profetesa hura Jerusalemgo auzategi berrian bizi zen. Haren senar Xalum, Tikbaren seme eta Harhasen biloba, tenpluko jantzien arduraduna* 22,14 Hulda profetesagana joan ziren: Aldi bertsukoak ziren Jeremias nahiz Sofoniasengana jo ordez, Huldarengana doaz, hau tenplu inguruan bizi zelako. Beste profetesa batzuk ere aipatzen dira Biblian: Miriam Ir 15,20, Debora Ep 4,4, Noadias Ne 6,14, Ana Lk 2,36. // jantzien arduraduna: Kultuan parte hartzen zutenek jantzi bereziak behar izaten zituzten; horien arduraduna zen, beraz (ik. 10,22).zen. Adierazi zioten arazoa 15 Hulda profetesari, eta honek Jaunaren, Israelen Jainkoaren, mezua jakinarazi zien mandatariei, erregeari esan ziezaioten: 16 «Hau dio Jaunak: “Judako erregearen aurrean irakurri dituzten hitzak betez, hondamena bidaliko dut Jerusalemera eta bertan bizi direnen gainera. 17 Baztertu nautelako, jainko arrotzei intsentsua erre dietelako eta idoloak eginez* 22,17 idoloak eginez: H.h., beren eskuz egindakoen bidez.iraindu nautelako, sutu egin zait haserrea Jerusalemen kontra, eta ez zait itzaliko”. 18 Baina niri galde egitera bidali zaituzten Judako erregeari esan: Hau dio Jainkoak entzun dituzun hitzei buruz: 19 “Entzun duzu nik Jerusalemen eta bertan bizi direnen kontra esan dudana* 22,19 kontra esan dudana: Baliteke hemen aipatutako mehatxua aurkitu zuten liburuan idatzia egotea (ik. Dt 28,15-68).–hondatu eta madarikatu egingo baitute etsaiek toki hau–. Horregatik zure bihotza bigundu egin da eta apaldu egin zara nire aitzinean. Hara, bada, nik ere entzun dizut –dio Jaunak–. 20 Beraz, Jerusalemera bidaliko dudan hondamen hori ikusi baino lehen zeure gurasoengana bilduko* 22,20 zeure gurasoengana bildu: Hil egingo dela esan nahi dio.zaitut, eta bakean ehortziko zaituzte zeure hilobian”». Hala, mandatariek eraman zioten erregeari erantzuna.