← Aurrekoa 2 Erregeak 19 Hurrengoa →

Senakerib berriro mehatxuka

(Is 37,8-13; 2 Kro 32,17)

8 Ordezkari nagusiak, itzultzean, jakin zuen Asiriako erregea Lakixtik joana zela Libna* 19,8 Libna: Ik. 8,22 oh.hiriari erasotzera, eta han aurkitu zuen. 9 Handik, Etiopiako errege Tirhaka* 19,9 Tirhaka: Jatorriz Etiopiakoa (hebreeraz Kux) izan arren, Egiptoko errege izan zen.borrokatzeko asmoz zetorkiola jakin zuelarik, Senakeribek mezulariak bidali zizkion berriro Ezekiasi, 10 Judako erregeari, esatera: «Ustea berarengan duzun arren, ez zaitzala engaina zeure Jainko horrek, Jerusalem nire eskuetan ez dela eroriko esaten dizunean. 11 Zeuk entzun duzu zer egin dieten Asiriako erregeek herrialde guztiei: erabat hondatu. Eta zu libratuko zarelakoan al zaude? 12 Nire aurreko erregeek Gozan, Harran, Retzef eta Telasarren* 19,12 Telasar: Ik. 17,24 eta 18,34 eta oh. Senakeribek menpean harturiko hirien zerrenda da hemen ageri dena; 19,13 tx.ean jarraitzen du.bizi ziren edendarrak hondatu zituztenean, libratu al zituzten beren jainkoek? 13 Non dira Hamateko, Arpadeko, Lairreko, Sefarbaimgo, Henako eta Ibako erregeak?»