2 Erregeak 1 Hurrengoa →

ELIAS PROFETA ETA AKAZIAS ERREGEA (1,1-18)

1 Akab erregea hil zenean, Israelen kontra jaiki* 1,1 kontra jaiki: Asaldapen honen kontaera 3,4 tx.ean hasten da. Hemen, 2. tx.etik aurrera, Akaben ondorengo izan zen Akaziasen erregealdia kontatzen zaigu (ik. 1 Erg 22,52-54).ziren moabdarrak. 2 Akazias Samarian zuen etxeko goiko gelako barandatik amildu zen eta larriki zauritu. Mezulariak bidali zituen mandatu honekin: «Zoazte eta galdetu Ekrongo jainko Baal-Zebubi* 1,2 Ekron: Filistearren hiria zen, Jerusalemdik 50 km mendebaldera. // Baal-Zebub: H.h., eulien jauna esan nahi du; filistearren jainkoari iseka egiteko erabilitako hitz-jokoa. Ebanjelioetan (Mt 10,25; 12,24 par.) pertsonaia honen jatorrizko izentzat Beel-Zebul ematen da; Baal Printzea esan nahi du. Hebrearrak Palestinan sartu aurretik, kanaandarrek gurtzen zuten jainkoa zen.ea onik aterako naizen zauri hauetatik». 3 Jaunaren aingeruak, ordea, esan zion Tixbeko Eliasi: «Zoaz Samariako erregeak bidali dituen mezularien bila eta esaiezu: “Ez al duzue Jainkoa Israelen, Ekrongo jainko Baal-Zebubi kontsulta egitera joan behar izateko?” 4 Hona, bada, Jaunak esan: “Ez zara jaikiko etzana zauden ohetik; hil eginen zara”». Eta joan egin zen Elias. 5 Mezulariak itzuli zirenean, erregeak galdetu zien: –Zergatik itzuli zarete? 6 Haiek erantzun: –Gizon bat atera zaigu bidera eta esan digu: «Tira, itzul zaitezte bidali zaituzten erregeagana eta esaiozue: Hau dio Jaunak: “Ez al duzue Jainkoa Israelen, Ekrongo jainko Baal-Zebubi kontsulta egitera hauek bidali beharra izateko? Hara, ez zara jaikiko etzana zauden ohetik; hil eginen zara” ». 7 Erregeak galdetu zien: –Nolako itxura zuen bidera atera eta horrelakoak esan dizkizuen gizon horrek? 8 Haiek erantzun: –Larruz jantzia* 1,8 Larruz jantzia: Larrua izan ohi zen, dirudienez, profeten jantzia (ik. Za 13,4 eta Mt 3,4). Gizon iletsua ere itzul daiteke hebreerazko esaera hori, hau da, ile-adats luzekoa eta bizartsua.zegoen eta gerria larruzko uhalez lotua zeraman. Orduan, erregeak: –Tixbeko Elias! 9 Erregeak buruzagi bat bidali zuen, berrogeita hamar gizonekin, Eliasengana. Igo zen buruzagia Eliasen bila eta mendi tontorrean eseria aurkitzean, esan zion: –Jainkoaren gizon, jaisteko agintzen dizu erregeak. 10 Baina Eliasek erantzun zion buruzagiari: –Jainkoaren gizona baldin banaiz, jaits dadila sua zerutik eta kiskal zaitzatela zeu eta zeure berrogeita hamar gizonak! Bat-batean sua zerutik jaitsi eta kiskali egin zituen buruzagia eta berrogeita hamar gizonak. 11 Erregeak berriro beste buruzagi bat bidali zuen Eliasengana, beste berrogeita hamar gizonekin. Buruzagiak esan zion Eliasi: –Jainkoaren gizon, berehala jaisteko agintzen dizu erregeak. 12 Eliasek, berriro ere: –Jainkoaren gizona baldin banaiz, jaits dadila sua zerutik eta kiskal zaitzatela zeu eta zeure berrogeita hamar gizonak. Bat-batean zerutik sua jaitsi eta kiskali egin zituen beste buruzagi hura eta berrogeita hamar gizonak. 13 Erregeak, hirugarrenez, beste buruzagi bat bidali zuen, berrogeita hamar gizonekin. Hirugarren buruzagi hau ere igo zen Eliasengana; baina, heldu zenean, belaunikatu egin zen haren aitzinean eta honela erregutu zion: –Jainkoaren gizon, utz gaitzazu bizirik, bai ni, bai zeure berrogeita hamar zerbitzariok. 14 Badakit zerutik jaitsitako suak kiskali dituela beste bi buruzagiak eta beren gizonak; baina ni utz nazazu bizirik. 15 Jaunaren aingeruak esan zion Eliasi: –Jaits zaitez horrekin. Ez izan horren beldur. Horrela, bada, Elias buruzagi harekin jaitsi zen erregeagana. 16 Eta esan zion: –Hau dio Jaunak: «Mezulariak bidali dituzu Ekrongo jainko Baal-Zebubi kontsulta egitera. Ez ote duzue Israelen arazo horretaz kontsulta egin dakiokeen Jainkoa? Horregatik, beraz, ez zara jaikiko etzana zauden ohetik; hil eginen zara». 17 Eta hil egin zen Akazias, Jaunak Eliasen bidez esan bezala. Eta ez baitzuen semerik ukan, haren anaia* 1,17 anaia: Hitz hau ez dator hebreerazkoan, baina bai latinezko eta siriar itzulpen zaharretan.Joram hasi zen errege izaten beraren ondoren, Judako errege Joramen, Josafaten semearen, erregealdiko bigarren urtean. 18 Akaziasen gainerako jarduerak eta egin zuen guztia «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.