← Aurrekoa 1 Kronikak 20 Hurrengoa →

Gatazkak filistearren aurka

(2 Sm 21,18-22)

4 Gerora, beste gatazka bat izan zen Gezer hirian filistearren aurka. Huxako Sibekaik hil egin zuen Sipai, refatarren ondorengoetarikoa* 20,4 Hemen ere Kronikariak aipatu gabe uzten du zenbait gertaera ilun: Amnonek bere arreba Tamar bortxatu izana (2 Sm 13–14), Absalomen altxamendua (2 Sm 15–20), hiru urteko gosetea (2 Sm 21,1-14). // 2 Sm 21,18-19 atalean Gob izeneko hiria aipatzen da, ez Gezer. // Sipai, refatarren ondorengoetarikoa: Refatarrak erraldoiak ziren., eta menderatu egin zituen filistearrak. 5 Filistearren kontrako beste gatazka batean, Jairren seme Elhananek hil egin zuen Gateko Lahmi, Goliaten anaia; haren lantza-kirtena ehuleen ardatza adinakoa zen. 6 Gero, beste gatazka bat ere izan zen Gaten. Bazen han gizon erraldoi bat, esku-oinetan seina behatz, orotara hogeita lau, zituena, refatarren jatorrikoa hura ere. 7 Erronka egin zien honek israeldarrei, baina Daviden anaia Ximearen seme Jonatanek hil egin zuen. 8 Erraldoi hauek Gateko refatarren jatorrikoak ziren. Davidek eta honen ofizialek garaitu egin zituzten.