← Aurrekoa 1 Kronikak 18 Hurrengoa →

Daviden laguntzaileen zerrenda

(2 Sm 8,15-18)

14 Israel osoaren errege izan zen David, eta zuzenbidez agintzen zuen bere herri osoan. 15 Joab, Tzeruiaren semea, zuen gudalburu; Josafat, Ahiluden semea, agirizain* 18,15 agirizain: Honela ere itzul daiteke: oihulari, mezulari.; 16 Tzadok, Ahituben semea, eta Abimelek, Abiatarren semea, apaiz; Xabxa* 18,16 Xabxa: 2 Sm 8,17 tx.ean Seraias deritza.idazkari; 17 Benaias, Joiadaren semea, keretarren eta peletarren buruzagi. Daviden semeak ziren erregearen lehen laguntzaileak.