4 Davidek, israeldar guztiekin, Jerusalemerantz jo zuen, hau da, Jebusera; lurralde hartan bizi ziren jebustarrak.5 Hauek esan zioten Davidi: «Ez haiz hona sartuko». Hala ere, jabetu zen David Siongo gotorlekuaz, gerora «Daviden Hiri» deituko zenaz.6 Esana zuen Davidek: «Jebustar bat hil dezan lehenengoa buruzagi eta gudalburu eginen dut». Tzeruiaren seme Joab izan zen lehenengoa erasotzen; horregatik, erregeak bera egin zuen buruzagi.7 David gotorleku hartan gelditu zen bizitzen; horregatik, «Daviden Hiri» deitu zuten.8 Inguru guztian hiria eraiki zuen, Milo* 11,8 Milo: Ik. 1 Erg 9,15 eta oh.deritzan lubetatik barnerantz; bitartean, Joabek hiriko beste alderdiak berriztatu zituen.9 David geroz eta indartsuago egiten ari zen, eta berekin zuen Jaun ahalguztiduna.