← Aurrekoa 1 Erregeak 22

Akab guduan hil

(2 Kro 18,28-34)

29 Israelgo erregea eta Judako errege Josafat igo ziren, bada, Galaadeko Ramoti erasotzera. 30 Israelgo erregea honela mintzatu zitzaion Josafati: –Nik jantziak aldatuko* 22,30 jantziak aldatuko: Hebreeraz aginteran, inperatiboan, dator: aldatu jantziak.ditut borroka hasteko; zuk jarraitu zeure errege-jantziekin. Israelgo erregea, beraz, jantziz aldatu eta borrokara abiatu zen. 31 Siriako erregeak agindu hau emana zien bere guda-gurditeriaren hogeita hamabi arduradunei: «Ez eraso inori, ez txiki, ez handiri, Israelgo erregeari baizik». 32 Horrela, bada, guda-gurditeriaren arduradunek Josafat ikustean esan zuten: –Hori izango da, segur aski, Israelgo erregea! Eta haren kontra oldartu ziren. Baina Josafat* 22,32 Josafat: Bere deiadar berezi edota judu-hizkeragatik igarri zioten ez zela Israelgo erregea.deiadarka hasi zen 33 eta guda-gurdien arduradunek, hura Israelgo erregea ez zela oharturik, atzera egin zuten. 34 Baina gudari batek jaurti zuen gezia itsu-itsuan eta Israelgo erregea zauritu zuen bular-oskolaren juntura artetik. Orduan, erregeak esan zion gurdi-gidariari: –Itzuli eta atera nazazu guda-zelaitik. Zauritu egin naute. 35 Egun hartan oso gogorra izan zen gudua; erregeari zutik eutsi behar izan zioten bere gurdian, siriarrei aurre eginez. Zauritik odola zerion guda-gurdiaren zoruraino. Arratsaldean hil egin zen.