← Aurrekoa 1 Erregeak 10 Hurrengoa →
26 Salomonek mila eta laurehun guda-gurdi eta hamabi mila zaldi inguratu eta hirietako gudari-tokietara eraman zituen, baita bere ondora ere, Jerusalemera. 27 Salomon erregeak zilarra harriak bezain ugari bildu zuen Jerusalemerako, eta zedroak ere Xefela itsas hegian hazten diren basapikuak bezainbat. 28 Salomonen zaldiak Mutzri eta Kue-koak* 10,28 Mutzri: Hebreerazko testuak Mitzraim dakar eta izen honek, eskuarki, Egipto esan nahi du. Hemen, ordea, Mutzri-k gaur egungo Turkiako hego-ekialdean zegoen eskualdea adierazten du. // Kue: Hebreerazko hitzak uzta edo bilketa esan nahi du. Antzinako itzulpenek Asia Txikiko Zilizia eskualdeko hiritzat hartu izan dute. Salomonen garaian Mutzri eta Kue ziren zaldien salerosketarako merkatu nagusiak.ziren jatorriz; Kuen erosi ohi zituzten erregearen merkatariek. 29 Mutzritik ekarritako guda-gurdi batek zilarrezko seiehun txanpon balio zuen, eta zaldi batek ehun eta berrogeita hamar. Salomonen merkatariek hititen eta aramearren errege guztientzat ekarri ohi zituzten halakoak.