3 Esaiezu: «Hona hemen Jaunaren ohorez egunero erreko dituzuen opariak: urtebeteko bi arkume akats gabe eguneroko erre-opari gisa;
Egunerokoa
4 bata goizean eskainiko da eta ilunabarrean bestea; 5 eta labore-opari gisa, litro eta erdiren bat oliotan oraturiko lau kilo ogi-irin garbi. 6 Hori da eguneroko erre-oparia, Sinai mendian egin ohi zenaren erakoa: Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duena. 7 Lehenengo arkumearekin batera, litro eta erdi ardo eskainiko da isur-oparitzat; isur-oparia santutegian eskainiko zaio Jaunari. 8 Bigarren arkumea ilunabarrean eskainiko da isur-opari berarekin, eta Jaunak atseginez onartuko du bere ohorez erretako oparia.