Israel herriak berriro desobeditu

40 Biharamun goizean, israeldarrek mendialdera igo nahi zuten, esanez: «Bekatu egin dugu, bai! Baina orain prest gaude Jaunak esandako tokira joateko». 41 Moisesek esan zien: «Zertan ari zarete? Jaunaren aginduari ezentzun egiten diozue eta ez duzue arrakastarik izango. 42 Ez zaitezte joan, Jauna ez baita zuekin; etsaiek hondatu egingo zaituztete. 43 Aurrean zain dituzue amalektarrak eta kanaandarrak; haien ezpataz hilko zarete, utzi egin baituzue Jauna eta ez baitago jadanik zuekin». 44 Haiek, ordea, mendialdera igotzen lehiatu ziren. Baina ez Jaunaren itun-kutxa, ez Moises, ez ziren kanpalekutik mugitu. 45 Jaitsi ziren amalektarrak eta kanaandarrak mendialdetik eta garaitu egin zituzten eta porrokatu, Hormaraino* 14,45 Horma: Negev basamortuan Beer-Xebatik hurbil aurkitzen zen, segur aski.pertsegituz.