1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

Bigarren ikuskaria: adarrak eta errementariak

1 Ondoren, begiak jasorik, lau adar* 2,1 adarra: Indarraren sinbolo da Biblian; lau adarrek Israelen etsai guztiak adierazten dituzte.ikusi nituen. 2 Niri adierazpenak egiten zizkidan aingeruari galdetu nion: –Zer adierazten dute adar horiek? Hark erantzun zidan: –Juda, Israel eta Jerusalemgo bizilagunak sakabanatu zituzten nazio indartsuak* 2,2 Juda eta Jerusalemgo bizilagunak: K.a. 597an eta 587an sakabanatu zituzten, erbesteratu alegia; Israelgoak, hau da, Ipar Erresumakoak, K.a. 721ean. // nazio indartsuak: H.h., adarrak (ik. 2,1 oh.).adierazten dituzte. 3 Ondoren, Jaunak lau errementari erakutsi zizkidan. 4 Eta galdetu nion: –Horiek zertara datoz? Hark erantzun zidan: –Adarrak Judako jendea inork burua ezin jaso izateraino sakabanatu zuten nazioak dira; errementariok, berriz, Judako jendea sakabanatu zuten nazioak izutzera datoz, eta haien indarra suntsitzera.

Hirugarren ikuskaria: neurtzeko haria

5 Jaso nituen begiak berriro eta gizon bat ikusi nuen, neurtzeko haria eskuan zuela. 6 Eta galdetu nion: –Nora zoaz? Erantzun zidan: –Jerusalem neurtzera* 2,6 Jerusalem neurtzera: Neurketa hau hiria berreraikitzeko egiten da (ik. 1,16; Jr 31,38-40; Ez 40,3)., haren zabalera eta luzera jakiteko. 7 Orduan, adierazpenak egiten zizkidan aingerua aurreratu zen eta bidera zetorkion beste aingeru bati 8 esan zion: –Joan azkar eta esaiozu horrako mutil horri: «Hiri irekia izango da Jerusalem, bertan izango diren bizilagun eta abereen kopuru handiagatik». 9 Jaunak dio:
«Neu izango naiz suzko harresi
haren inguruan,
aintzaz betea azalduko naiz
haren erdian».

Erbestetuei deia

10 Jaunak dio: «Arin, arin!
Egin ihes iparraldeko lurraldetik* 2,10 iparraldeko lurraldea: Babilonia egon ekialdean dago; baina Mesopotamiatik Palestinarako bideak iparraldetik pasatzen dira (ik. Jr 1,14 oh.).,
neuk sakabanatu baitzintuztedan
lau haizeetara!
11 Arin! Egin ihes,
Babilonian bizi zareten
Siongo seme-alabok* 2,11 Babilonian: H.h., Babilonia alabarenean (ik. 2,14 oh.); hain zuzen, erbesteratutako askok, Babilonian eroso bizi zirelarik, ez zuen Palestinara itzuli nahi. // Siongo seme-alabok: H.h., Sion.!»
12 Jaun ahalguztidunak aginpidez bidali nau larrutu zaituzteten nazioei adieraztera:
«Zuek ukitzen zaituztetenak,
neure begi-ninia ukitzen du.
13 Neuk jasoko dut eskua haien aurka,
beren esklaboek dituzte larrutuko».
Orduan jakingo duzue
Jaun ahalguztidunak bidali nauela.
14 Jaunak dio:
«Egin poz-oihu, alaitu,
Sion hiri eder* 2,14 Sion hiri eder: H.h., Sion alaba; hiriaren pertsonifikazio poetikoa.hori,
zuen artean bizitzera nator eta.
15 Egun hartan,
herri asko elkartuko zaizkit,
eta neure herri izango ditut;
zuen artean biziko naiz».
Orduan jakingo duzu
Jaun ahalguztidunak
bidali nauela zuregana.
16 Jaunak bere ondaretzat
hartuko du Juda lur santuan,
bere aukeratua izango du
Jerusalem berriro.
17 Bego isilik izaki oro,
Jauna agertzean,
bere bizileku santutik ateratzean!