1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

Tobiten testamentua

1 Egun hartan, Tobitek, Mediako Rage* 4,1 Rage: Gaurko Teheran dagoen tokitik hurbil zegoen hiria (ik. Jdt 1,5 oh.).hirian Gabaelen etxean utzitako diruaz oroiturik, 2 esan zuen bere baitan: «Heriotza eskatzen ari naiz. Baina, hil aurretik, dei egin behar nioke neure seme Tobiasi, diru horren berri emateko». 3 Dei egin zion, bada, bere seme Tobiasi eta, etorri zenean, esan zion: «Hilobira nazazu era egokian. Ohora ezazu ama eta ez utzi bakarrik inoiz ere bizi den bitartean. Egizu gogoko duen guztia eta ez atsekabetu ezertan ere. 4 Oroit zaitez, seme, sabelean zintuen bitartean nolako arriskuak igaro behar izan zituen. Eta hilko denean, ehortzi nire ondoan, nire hilobi berean. 5 «Ene seme, izan ezazu gogoan Jauna bizi zaren artean. Ez egin bekaturik eta ez hautsi haren aginduak. Zeure bizitza osoan egin zuzen dena eta ez hartu okerbidea; 6 izan ere, leial jokatzen dutenei arazo guztiak ongi aterako zaizkie. 7 Zuzen* 4,7 Tx. honetatik 19. tx.a arte hutsunea du testu luzeak. Testu laburrak dioenaz osotu dugu itzulpena.jokatzen dutenei eman limosna zeure ondasunetatik eta ez jarri aurpegi txarrik limosna ematean. Ez eman bizkarrik behartsuari, eta Jainkoak ere ez dizu bizkarrik emango. 8 Eman limosna zeure ondasunen neurrira; gutxi baduzu ere, ez izan beldur duzun pixka horretatik limosna emateko. 9 Horrela, beharraldian altxor ederra izanen duzu, 10 heriotzatik libratzen baitu limosnak eta ilunpetara joatea eragozten; 11 izan ere, limosna ematen dutenek eskaintza bikaina egiten diote Goi-goikoari* 4,11 Behartsuei laguntzea judu-erlijiotasunaren ezaugarrietako bat da, Dt 15,7-11 atalean esaten denaren arabera.. 12 «Ene seme, ez egin legez kontrako ezkontzarik, baizik eta, oroz gain, zure arbasoen herrikoa izan dadila zure emaztea. Ez ezkondu zure aitaren leinukoa ez den emakume arrotzarekin, profeten ondorengoak baikara gu. Oroit zaitez, ene seme, antzinako gure arbaso Noe, Abraham, Isaak eta Jakobek beren senitarteetan aurkitu zutela emaztea* 4,12 legez kontrako ezkontzarik: Moisesen legearen kontrako ezkontzarik, alegia (ik. Lb 18,6-18). // profeten ondorengoak: Jainkoarekin harreman bereziak zituzten gizonen ondorengoak esan nahi du esaera horrek hemen (ik. Has 20,7). // Noe bere senitarteko batekin ezkondu zenik ez da esaten Biblian, baina bai apokrifo batean; Abraham, Isaak eta Jakoben emazteez, ik. Has 20,12; 25,20; 29,15-30.eta Jainkoak bedeinkatu egin zituela seme-alabak emanez, eta haien ondorengoek hartuko dutela lurra ondare. 13 Ene seme, maita itzazu zeure herritarrak; harrokeriagatik ez uste izan zeure herritarrak –zeure herriko seme-alabak– baino handiago zarenik eta ez izan gutxitzat emaztea horien artetik hartzea. Harrokeriak hondamendia eta urduritasuna baizik ez dakar, eta nagikeriak porrota eta behar gorria, nagikeria gosearen ama baita. 14 «Ez atzeratu biharamuna arte langileari saria ordaintzea; ordaindu berehala, Jainkoak ere emango baitizu ordaina berari zerbitzu egitean. «Ene seme, ibili kontuz zeure egintza guztietan, eta jokaeran ager ezazu ongi hezia zarela. 15 Ez egin inori zeuretzat nahi ez duzunik. Ez edan ardoa mozkortzeraino eta ez ibili hor zehar mozkorturik. 16 Eman zeure ogia gose denari eta zeure janzkiak biluzik daudenei. Sobera duzuna eman limosnatan eta ez jarri aurpegi txarrik limosna ematerakoan. 17 Eskaini ogia zintzoen heriotzagatik negarrez ari direnei* 4,17 Eskaini… negarrez ari direnei: Grekozko testuak h.h. Ezarri zeure ogiak zintzoen hilobi gainean dio. Tobitek ez zion bere semeari hildakoen hobi gainean, jentilek ohi zuten bezala, ogia ezartzeko agindu nahi, legeak debekatua baitzen hori (ik. Dt 26,14), hildakoaren senideei laguntzeko (ik. Jr 16,7; Ez 24,17) edota hildakoaren ohorez limosna emateko baizik., baina ez eman bekatariengatik ari direnei. 18 «Eskatu aholkua jende zuhurrari eta ez mespretxatu aholku onuragarria. 19 «Goretsi Jauna, zeure Jainkoa, une guztietan, eta eska iezaiozu zuzen ditzala zure bideak eta lagun diezazula zure asmo eta ibilerak ongi burutzen. Zuhurtzia ez da inongo herrirena, baizik eta Jaunak berak du on den guztia ematen* 4,19 Hemen hartzen du berriro kontaeraren haria testu luzeak. Testu laburrak hau dio: Jaunak berak die zuzen jokatzen dutenei zuhurtzia ematen eta… eta berak beheratzen nahi duena Hildakoen Egoitzaraino. «Ene seme, hartu gogoan irakaspen hauek eta ez ahaztu. 20 «Ene seme, gauza bat jakinarazi behar dizut: hirurehun eta berrogeita hamar kilo zilar utzi nituen Gabriren seme Gabaelen* 4,20 Gabriren seme Gabael: 1,14 tx.ean Gabael Gabriren anaia zela esaten da.etxean, Mediako Rage hirian. 21 Ez larritu, seme, behartsu egin garelako; aberastasun handia duzu Jainkoari begirune izanez, bekatu-mota guztiei ihes egin eta Jaunari, zeure Jainkoari, atsegin zaiona eginez».