Tobitek berriro ikusi
1 Ninive ondoan dagoen Kaserin* 11,1 Kaserin: Ez dakigu zein zen hiri hau.hirira hurbiltzean, esan zion Rafaelek Tobiasi: 2 «Badakizu nolako egoeran utzi genuen zuen aita. 3 Har diezaiogun aurrea zure emazteari, denak heldu bitartean etxea prestatzeko». 4 Eta biak batera aurreratu ziren. Rafaelek, berriro, Tobiasi: «Hartu eskuan behazuna». Zakurra* 11,4 behazuna: Ik. 6,4.9. // zakurra: Testu laburretik hartua; testu luzeak Jauna dio. Latinezko itzulpenak, Vulgatak, zakurra aurreratu egin zen eta, poza adierazteko, isatsari eragiten zion dio.haien atzetik joan zen. 5 Bitartean, Ana eseria zegoen, semea bidean noiz agertuko zain. 6 Eta bazetorreneko bihozkada izanik, esan zion aitari: «Badator semea bere bidelagunarekin». 7 Etxera heldu baino lehen, Rafaelek esan zion Tobiasi: «Badakit zuen aitaren begiak sendatuko direla. 8 Igurtzi begiak behazunaz. Sendagaiak desegingo dio eta kenduko begietako lausoa, eta zuen aitak ikusiko du berriro argia». 9 Anak lasterka joan eta lepotik heldu zion semeari, esanez: «Ene seme, ikusi zaitut berriro! Hil naiteke orain!» Eta negarrez hasi zen. 10 Tobit jaiki eta, behaztopaka, atariko atetik irten zen. 11 Hurbildu zitzaion Tobias arrainaren behazuna eskuan zuela eta, besotik heldurik, haize eman zion begietara eta esan: «Izan adore, aita!» Orduan, sendagaia begietan eman eta bertan atxiki* 11,11 bertan atxiki: Grekozko aditza iluna da; honela ere irakur daiteke: eta erre egin zion.zion une batez. 12 Gero, bi eskuez mintz-itxurako zerbait kendu zion begi-xokoetatik. 13 Tobitek, orduan, semeari lepotik heldu eta negarrari eman zion, esanez: «Ikusten zaitut, ene seme, nire begien argi hori!» 14 Eta gero:«Goretsia Jainkoa!
Goretsia beraren izen handia!
Goretsiak
beraren aingeru santu guztiak!
Babes gaitzala Jaunak beti!
Goretsiak beraren aingeru guztiak
menderen mendetan!
Zigortu egin ninduen Jaunak,
baina orain ikusten dut berriro
neure seme Tobias».