1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
Gizakiaren miseria
1 Neke handiak jasateko sortua da gizaki oro,uztarri astuna dago Adamen seme-alaben gain,
amaren sabeletik irteten diren egunetik
guztion ama-lurrera itzuli arte.
2 Berauen gogoeta-gaia eta bihotzeko beldurra
etorriko zaien heriotzako egunaren pentsamendua da.
3 Tronu ospetsuan eserita dagoenagandik
hauts eta errautsetan apaldurik dagoenaganaino,
4 purpurazko jantzia eta koroa* 40,4 purpurazko jantzia eta koroa: Hebreerazkoak buruzapia eta diadema dakar, apaiz nagusiaren jantziak, alegia (ik. Si 45,12; Ir 28,36-38).daramatzanagandik
oihal latzez jantzirik dagoenaganaino,
5 ez dago sumina, bekaizkeria, egonezina eta asaldura,
heriotzaren beldurra, amorrua eta konponezina baino.
Eta ohe gainean atsedenerako etzatean
gaueko loak nahasmendua sortzen dio barruan* 40,5 nahasmendua sortzen dio barruan: Zalantzazko itzulpena, testua ez baita argia.:
6 atseden gutxi edo ia batere ez
eta, berehala, ametsetan ere kezkati, egunez bezala;
irudimeneko ikuskariek izutzen dute,
gudutik ihesi doanaren antzera;
7 eta hortik libratzear dagoen momentuan esnatu egiten da
eta bere funsgabeko izuaz harritzen.
8 Honela da bizidun ororentzat, gizaki nahiz abere,
baina askoz gehiago bekatariarentzat:
9 heriotza, hilketa, konponezina, gerra,
ezbeharrak, gosea, suntsipena, zigorra.
10 Legegabeentzat sortu du Jainkoak hau guztia
eta beraien erruz etorri zen uholdea ere.
11 Lurretik datorren guztia lurrera itzultzen da,
uretatik datorrena itsasora bihurtzen.
Benetako eta gezurrezko ondasunak
12 Eroskeria eta bidegabekeria oro desagertu egingo da,baina leialtasunak betiko iraungo.
13 Zuzengabeen aberastasunak
errekastoa bezala lehortuko dira,
ekaitzaldiko trumoi-hots handia bezala pasatuko.
14 Eskuzabalak poza sentitzen du ematean* 40,14 Eskuzabalak… ematean: Testua iluna da, subjektua ez baitago argi; zenbaitek honela itzultzen du: Bere aberastasuna gehitzean poztu egiten da bidegabea.;
lege-hausleak, berriz, zeharo desagertuko dira.
15 Fedegabeak adarrik ematen ez duten kimuak bezalako dira,
sustrai ziztrinak baitituzte harkaitz gogorraren gainean* 40,15 sustrai ziztrinak… gainean: Honela ere itzul daiteke: sustrai kutsatuentzat harkaitz gogorra besterik ez..
16 Uraren bazterrean, ibaiertzean, sortutako kanabera
beste belar ororen aurretik atera ohi dute;
17 baina egintza ona paradisu joria da,
eta limosnak betiko irauten du.
Jaunarenganako begirunea gauzarik onena
18 Beretzako adina duenaren eta langilearen bizimodua eztia da* 40,18 Beretzako… eztia da: Hebreerazko testu batek dio: Bizitza ardo eta likoreekin eztia da.:bi horiena baino hobea altxorra aurkitzen duenarena.
19 Seme-alabak izateak eta hiri bat sortzeak
izena ospetsu bihurtzen dute:
bi horiek baino hobea emakume akasgabea* 40,19 bi horiek… akasgabea: Hebreerazkoak dio: bi horiek baino hobea jakinduriaren aurkikuntza..
20 Ardoak eta musikak bihotza pozten dute:
bi horiek baino gehiago jakinduriaren maitasunak* 40,20 bi horiek… maitasunak: Hebreerazkoak dio: bi horiek baino gehiago maiteminduen amodioak..
21 Txirulak eta harpak soinu gozoa dute:
bi horiek baino gehiago mihi atseginak.
22 Xarma eta edertasuna irrikatzen ditu begiak:
bi horiek baino gehiago berde dagoen landa.
23 Adiskidea eta laguna nahi dutenean elkartzen dira:
bi horiek baino gehiago senar-emazteak.
24 Ahaide eta babesleek libratu egiten dute atsekabealditik:
bi horiek baino gehiago libratzen du limosnak.
25 Urreak eta zilarrak segurtasuna ematen dute:
bi horiek baino preziatuagoa da aholkua.
26 Aberastasunak eta indarrak bihotza jasotzen dute:
bi horiek baino gehiago Jaunarenganako begiruneak.
Jaunarenganako begirunea denean,
ez da ezer falta izaten,
ez dago beste laguntzaren beharrik.
27 Jaunarenganako begirunea paradisu joria da,
ospe orok baino gehiago babesten du.
Eskean ibiltzea
28 Seme, ez eraman eskale-bizitzarik;hobe da hil, eskean ibili baino.
29 Besteren mahaira begira dagoen gizonaren bizitzak
ez du bizitza izena merezi.
Inoren janariz bizi denak bere burua desohoratzen du;
gizon eskolatu eta ongi heziak ez du horrelakorik egiten.
30 Lotsagabearen esanetan gozoa da eskean ibiltzea,
baina suak bezala erretzen dio barrua.