1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
1 Jaunari begirune dionak ez du zoritxarrik izango;probaldi guztietatik aterako da onik.
2 Jakinduriazaleak behin ere ez legeari gorrotorik,
baina beronekin leial ez dena
itsasontzia ekaitzaren erdian bezala da.
3 Zentzudunak Jaunaren hitzean* 33,3 Jaunaren hitzean: Hebreerazkoaren arabera; grekozko eskuizkribu gehienek legean diote.bere uste ona,
orakuluaren erantzuna bezain sinesgarri zaio legea.
4 Prestatu esan behar duzuna, entzuna izan nahi baduzu;
laburbildu dakizuna eta erantzun gero.
5 Burugabearen sentipenak gurdiaren gurpilak bezalakoak,
haren arrazoiketa biraka dabilen ardatza bezalakoa.
6 Lagun isekaria behor-eske dagoen zaldia bezalakoa:
irrintzi egiten du beti,
nornahi jartzen zaiola ere gainean.
Egoera ezberdinak
7 Zergatik da egun bat bestea baino garrantzitsuago,urteko egun guztiei baitatorkie eguzkitik argia?
8 Jaunak bere gogoan bereizi zituen
eta urtaroak eta festak ezarri;
9 goratu eta sagaratu egin zituen batzuk
eta egun arrunten artean utzi besteak.
10 Gizaki guztiak ere hautsetik datoz,
Jaunak lurretik sortu baitzuen Adam;
11 baina Jaunak, jakinduria handiz, bereizi egin ditu
eta bide ezberdinetatik ibilarazi.
12 Batzuk bedeinkatu eta goratu egin ditu berak,
sagaratu eta beregana erakarri;
beste batzuk, berriz, madarikatu eta beheratu,
eta beren postuetatik bota.
13 Buztina eltzegilearen eskuetan nola
–berak nahi bezala moldeatzen baitu–,
hala gizakia egilearen eskuetan:
bere erabakiaren arabera ematen dio bakoitzari.
14 Gaizkiari kontrajarria ongia dago,
heriotzari kontrajarria bizitza.
Era berean, zintzoaren aurrean bekataria* 33,14 Hebreerazkoak eransten du: eta ilunpearen aurrean argia..
15 Begira, beraz, Goi-goikoaren egintza guztiei:
binaka-binaka doaz, bata besteari kontrajarriak.
16 Ni naiz lanera azken iritsia,
mahats-biltzaileen atzetik hondarrak hartzen dituena bezala.
17 Jaunaren laguntzari esker aurreratu egin naiz
eta beste mahats-biltzaileek bezala bete dut dolarea.
18 Jakizue ez naizela neure buruagatik bakarrik penatu,
baizik eta heziketa bila dabiltzan guztiengatik ere bai.
19 Entzun iezadazue, beraz, herriko handikiok;
egon adi, batzarburuok* 33,19 batzarburuok: Nahiz komunitatearen batzar orokorretako nahiz sinagogetan egiten ziren batzarretako buruak izan litezke..
Etxeko burubidea
20 Seme-alaba, emazte, senide nahiz lagunariez eman zeure gain aginpiderik bizi zaren artean.
Ez eman inori zeure ondasunik,
gero, damututa, itzultzeko eske ibil ez zaitezen.
21 Bizi zaren eta arnasa duzun bitartean,
ez utzi inoren esku zeure burua.
22 Hobe da seme-alabek zuri eskatzea,
haiek zer emango zain egotea baino.
23 Egiteko guztietan, izan zeure esku erabakia
eta ez utzi zeure izen ona belzten.
24 Bizitzako azken egunean,
heriotzako orduan bakarrik, banatu ondarea.
Esklaboak
25 Belarra, makila eta zamak astoarentzat;ogia, zentzarazpena eta lana esklaboarentzat.
26 Eragiozu lana gogor, eta atsedena izango duzu* 33,26 eta atsedena izango duzu: Hebreerazkoak dio: ez dezan atsegina bila.;
utzi eskuak libre, eta askatasuna nahiko du.
27 Uztarriaz eta uhalaz makurrarazten da idiaren lepoa;
zigorrez eta tratu gogorrez esklabo txarra.
28 Bidali lanera, alferkerian egon ez dadin,
29 gauza txar asko erakusten baitu alferkeriak.
30 Behartu ezazu lanera dagokion bezala
eta, ez badu esana egiten, lotu hankak katez.
Baina ez egin gehiegikeriarik inorekin,
ezta esklaboari ere legezkoa ez den ezer* 33,30 esklaboari ere legezkoa ez den ezer: Esklaboen eskubideak legean araututa zeuden (ik. Ir 21,1-6; Lb 25,46; Dt 15,12-18)..
31 Esklabo bakarra baldin baduzu,
erabili zeure burua bezalaxe,
asko kostata* 33,31 asko kostata: H.h., odolez, hau da, neke handiz edota zeure bizia arriskuan jarriz, gerran hartutako esklaboen kasua izango litzatekeelarik azken hau (ik. Zen 31,26; Dt 21,10). Izan liteke, halaber, Ir 21,6 tx.aren aipamena, esklaboa bere nagusiarena izaten zela betiko eta familiaren benetako partaide bihurtzen zela adieraziz.zeureganatu baituzu.
Morroi bakarra baldin baduzu, hartu anaia bezala,
bizia bezain beharrezko baituzu.
32 Zuk tratu txarra eman eta alde egiten badizu,
33 nola aurkitu ahal izango duzu?