1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
98. (97.) SALMOA
Kantu berria munduaren erregeari
1 Salmoa.Kanta Jaunari kantu berria,
egintza harrigarriak egin baititu:
garaile egin du bere esku indartsu paregabeak.
2 Bere garaipena azaldu du Jaunak,
bere salbamen-ekintza agertu nazioen aurrean.
3 Ez du ahaztu bere maitasuna, Israel herriari dion leialtasuna.
Mundu-bazter guztiek ikusi dute gure Jainkoaren garaipena.
4 Egin irrintzi Jaunari, lurtar guztiok,
egin poz-oihu eta kantu, jo soinua!
5 Ospatu Jauna zitaraz, zitaraz eta kantu ederrez!
6 Turuta eta adar-hotsez, egin irrintzi errege den Jaunari!
7 Egin beza orro itsasoak eta bertako guztiak,
munduak eta bertan bizi direnek!
8 Egin bezate txalo ibaiek, poz-oihu aho batez mendiek
9 Jaunaren aurrean, bai baitator lurra gobernatzera.
Justiziaz gobernatuko du mundua, zuzenbidez herriak.