1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
96. (95.) SALMOA
Mundu osoak bere erregeari gorazarrea
1 Kanta Jaunari kantu berria,kanta Jaunari, lurtar guztiok,
2 kanta Jaunari, bedeinka haren izena!
Hots egin egunez egun salbatzaile dela,
3 zabaldu haren ospea atzerrietan,
haren mirariak herri guztietan!
4 Handia baita Jauna, guztiz goresgarria,
jainko guztien aldean beldurgarria.
5 Huts dira atzerritarren jainko guztiak;
Jaunak, ordea, zeruak egin ditu.
6 Distira eta handitasuna ditu inguruan,
indarra eta edertasuna haren santutegian.
7 Goretsi Jauna, munduko herriok,
goretsi Jaunaren ospea eta indarra,
8 goretsi Jaunaren izen ospetsua!
Sartu haren aurrera eskaintzak eramanez,
9 adora Jauna, bere santutasunez agertzean.
Ikara zaitezte haren aurrean, lurtar guztiok!
10 Esan nazioen artean: «Errege da Jauna!
Sendo ezarri du mundua, ez du koloka egingo;
herriak zuzenbidez epaitzen ditu».
11 Poz bedi zerua, alaitu lurra,
egin beza burrunba itsasoak eta bertako guztiak,
12 egin festa landa zabalak eta bertan dagoenak,
poz-oihu basoko zuhaitzek oro,
13 badatorren, lurra gobernatzera datorren Jaunaren aurrean.
Justiziaz gobernatuko du mundua eta leialtasunez herriak.