1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
95. (94.) SALMOA
Jauna gurtzera eta haren oharpena entzutera gonbita
1 Zatozte, egiogun poz-oihu Jaunari,poz-irrintzi salbatzen gaituen harkaitzari!
2 Aurkez gakizkion eskerrak emanez, poz-irrintzi eta kantuz.
3 Jauna Jainko handia baita,
jainko guztien gain errege handia.
4 Bere esku dauzka lurpeko leizeak,
bereak ditu mendi-gailurrak.
5 Berea du itsasoa, berak egina,
eta lehorra, bere eskuz moldatua.
6 Zatozte, gurtu dezagun ahuspezturik,
belaunika gaitezen egin gaituen Jaunaren aurrean!
7 Bera da gure Jainkoa,
eta gu hark larraturiko herria, haren gidaritzapeko artaldea.
Egingo al diozue gaur kasu haren esanari:
8 «Ez gogortu bihotzak zuen gurasoek Meriban bezala,
Masako* 95,8 Meriba: Auzi esan nahi du, eta Masa-k tentazio, probaldi. Ir 17,1-7 eta Zen 20,1-13 pasarteetako gertakizunak aipatzen dira.egun hartan basamortuan bezala,
9 aurpegi eman eta probatu egin baininduten,
nik haien alde egina ikusi arren.
10 Berrogei urtez, belaunaldi hark gogait eragin zidan,
eta esan nuen: “Herri galdua da, bihotzez desleiala,
nire bidetik ibili nahi ez duena”.
11 Orduan, zin egin nuen haserre:
“Ez, ez dira sartuko atseden eman nahi nien lurraldean!”»