93. (92.) SALMOA

Jaunari, errege ahaltsuari, gorazarrea

1 Jauna errege da, ospez jantzia,
Jauna indarrez inguratua!
Sendo ezarria dago mundua, ez da kolokatuko.
2 Betikoa zara zu, Jauna!
Zure tronua betidanik sendo ezarria!
3 Ozendu dute itsas urek, Jauna,
ozendu itsas urek orroa,
ozendu itsas urek olatu-burrunba!
4 Baina itsas orroa baino bizkorrago,
itsas uhinak baino ahaltsuago,
ahaltsuago da Jauna zeru goietan.
5 Zure erabakiak fidagarri dira,
zure etxea santutasunez eder, Jauna, egun eta beti.