1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
91. (90.) SALMOA
Jaunaren hegalpean seguru
1 Goi-goikoaren aterpean bizi zaren horrek,gaua Ahaltsuaren itzalpean ematen duzun horrek,
2 esazu:
«Oi Jauna, zu ene babesleku eta gaztelu;
ene Jainko, zuregan dut uste on!»
3 Berak libratuko zaitu ehiztariaren saretik
eta izurri galgarritik.
4 Bere hegalpean emango dizu gerizpe,
haren lumapea izango duzu babesleku,
haren besoa babeski eta koraza.
5 Ez diozu beldurrik izango gauaren izuari,
ez egunez jaurtitako geziari;
6 ez ilunpetan zabaltzen den izurriari,
ez egun-argitan jotzen duen gaitzari* 91,6 egun-argitan… gaitzari: Antzinako itzulpenek eguerdiko deabru itzuli dute; hortik sortu da «bizitza-erdiko deabru» esaera..
7 Zure ezkerraldean mila,
zure eskuinaldean hamar mila erorita ere,
zu ez zaitu joko.
8 Begiak zabaldu orduko
ikusiko duzu gaiztoen zigor-ordaina,
9 Jauna hartu baituzu babesleku, Goi-goikoa bizileku.
10 Ez zaizu zoritxarrik gertatuko,
ez da zure etxera hondamenik iritsiko.
11 Bere aingeruei aginduko die zu nonahi ere zaintzeko.
12 Besoetan eramango zaituzte,
harriekin estropezu egin ez dezazun.
13 Suge pozoitsuen gainean ibiliko zara,
basapiztiak oinazpian hartuko.
14 «Niri atxikia dagoenez gero, onik aterako dut,
toki seguruan jarriko, aitortzen nauelako.
15 Dei egitean, erantzun egingo diot.
Berekin izango nau larrialdian:
libratu egingo dut eta ohorez jantziko.
16 Bizitza luze eta betea emango diot
eta neure salbamena gozaraziko».