1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
9. SALMOA
Zapalduaren babesle den Jainkoari gorespen-kanta
1 Koru-zuzendariarentzat. Almut labben* 9,1 9–10 salmoak, beste hainbat bezala (25; 34; 37; 111; 112; 119; 145) alfabetikoak dira, hau da, tx. bakoitzeko lehen hitza alfabetoaren letra batez hasten da, alfabetoaren ordenan; hala ere, egitura hau ez da beti zorrotz gordetzen. // Almut labben: Esanahia ezezaguna da. Hebreerazkoa Semearengatik hil itzul daiteke h.h.. Daviden salmoa.2 Jauna, bihotz-bihotzez nahi zaitut goretsi,
zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu,
3 zure ohorez pozik dantzan egin,
zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu.
4 Nire etsaiak, atzera egitean,
zure aurrean oztopatu eta galdu egin dira.
5 Epaile zuzen horrek, epaimahaian eseririk,
nire eskubidea eta auzia defendatu dituzu.
6 Nazioei mehatxu egin diezu,
gaiztoak hondatu, haien izena betiko ezereztu.
7 Akabo etsaia, betiko hondaturik:
haien hiriak porrokatuak, oroitzapena ere galdua.
8 Errege da Jauna betidanik,
sendo du aulkia auzitarako:
9 justiziaz gobernatzen du mundua,
zuzenbidez epaitzen herriak.
10 Jauna ihesleku da zapalduarentzat,
ihesleku larrialdian.
11 Uste on dute zuregan ezagutzen zaituztenek,
zuregana jotzen duenik
ez baituzu, Jauna, bazterrean uzten.
12 Egin kantu Jaunari, Siongo erregeari,
iragarri herrien artean haren egintza bikainak!
13 Hiltzailea zigor gabe uzten ez duenak
ez du ahazten errukarrien garrasia.
14 Erruki nitaz, Jauna,
begira nola atsekabetzen nauten etsaiek.
Atera nazazu heriotzako sarreratik,
15 zure goralpenak kontatu ahal ditzadan
Sion hiri ederreko* 9,15 Sion hiri eder: H.h., Sion alaba, Jerusalem hiriaren pertsonifikazio poetikoa.sarreran,
alaitu ahal nadin zuk emaniko garaipenaz.
16 Berek egin zulora jausi dira nazioak;
berek jarritako sarean trabatu zaie oina.
17 Jauna agertu da, justizia ezarri du:
gaiztoa, berak egindako gaiztakeriak harrapatu.
18 Bihoaz Herio Leizera gaiztoak,
Jainkoaz ahazten diren nazio guztiak.
19 Ez, Jainkoak ez du ahazten behartsua;
errukarrien itxaropenak ezin huts egin.
20 Jaiki, Jauna! Ez bedi harro gizakia!
Epaitu nazioak zeure aurrean!
21 Bete itzazu beldur-ikaraz, Jauna;
kontura bitez nazioak gizaki huts direla.