1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
87. (86.) SALMOA
Sion, herrien sorleku
1 Koreren semeen salmoa. Kanta.Oi zu, mendi santuaren gainean Jaunak sendo oinarritua!
2 Sion hiri, Jaunak zu maiteago Israelgo herri guztiak baino* 87,2 zu maiteago… baino: H.h., zure ateak maiteago Jakoben bizileku guztiak baino..
3 Bai ospetsua, Jainkoaren hiri, Jaunak zutaz dioena:
4 «Nire sinesleen arteko aitortuko ditut Egipto* 87,4 Egipto: H.h., Rahab, hasierako kaosaren itsas munstroa (ik. 89,11; Jb 9,13 oh.). Hemen Egipto adierazten du (ik. Is 30,7).eta Babilonia.
Hara Filistea, Tiro eta Etiopia: herri bakoitzak bere sorlekua;
5 baina Sion hiriari esango zaio:
“Bai batak, bai besteak zeu zaitu sorleku!
Goi-goikoak tinko ezarri zaitu!”»
6 Hona Jaunak herrien zerrendan idatzi:
«Halako herrik halako sorlekua».
7 Baina dantzan eginez kantatuko dute:
«Denok, Sion, zuregan bizilekua!»