85. (84.) SALMOA

Justizia eta bakearen alde otoitza eta agintzaria

1 Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen salmoa.
2 Jauna, izan onbera zeure herrialdearekin,
aldatu Jakoben ondorengoen zoria* 85,2 aldatu… zoria: Honela ere itzul daiteke: itzularazi Jakoben herriko erbesteratuak.;
3 barkatu zeure herriaren erruak, estali bekatu guztiak.
4 Baretu beroaldi hori, itzali zeure haserre-sua!
5 Eraberri gaitzazu, Jainko gure salbatzaile,
ken gure kontra duzun sumina!
6 Beti haserre egon behar al duzu gurekin,
menderik mende kopetilun?
7 Ez al diguzu berriro bizia emango,
zure herria zurekin poz dadin?
8 Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna,
eman zeure salbamena!
9 Jainko Jaunak dioena iragarriko dut:
bakea agintzen die bere herri eta fededunei,
berari berriro konfiantza agertzen diotenei.
10 Gertu dago, begirune diotenak salbatzeko;
bai, haren ospea gure lurraldean kokatuko da.
11 Maitasunak eta leialtasunak topo egiten dute,
justiziak eta bakeak elkar besarkatzen;
12 leialtasuna lurretik ernetzen da, justizia zerutik jaisten.
13 Egiaz, Jaunak euria emango du,
eta gure lurrak uzta ekarriko.
14 Jaunaren aurretik joango da justizia,
haren urratsei jarraituko ongizateak* 85,14 Azken lerroa iluna da jatorrizkoan..