8. SALMOA

Jainkoaren handitasuna eta gizakiaren duintasuna

1 Koru-zuzendariarentzat. «Dolareak» doinuan* 8,1 «Dolareak» doinuan: Grekozko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazkoaren esanahia zalantzazkoa da.Daviden salmoa.
2 Jauna, gure Jauna,
bai harrigarria zure izena mundu osoan!
Zeruak baino garaiago den zure ospea kantatuko dut* 8,2 Zeruak… kantatuko dut: Testua ez da argia. Honela ere itzuli ohi da: Zeruak baino gorago altxatu duzu zeure ospea.
3 umetxoen eta bularreko haurtxoen hizkeraz.
Sendo oinarritu duzu zeure gaztelua* 8,3 umetxoen… gaztelua: Itzulpen hau ere eman ohi da: Umetxoen eta bularreko haurtxoen ahoz finkatu duzu gaztelua. Azken esaldia gorespena prestatu duzu itzultzen du grekozkoak.etsaien aurka,
etsai mendekuzaleak isilarazteko.
4 Zeure behatzez eratu duzun ortzia
eta ezarri dituzun ilargi-izarrak ikusita,
5 zer da gizona, zu hartaz oroitzeko?
Zer gizakia, zu hartaz arduratzeko?
6 Ia jainko baten pareko egin duzu,
ohorez eta aintzaz koroatu;
7 zeure eskulan guztien buru egin duzu,
denak haren menpean jarri:
8 ardi eta idiak, baita basapiztiak ere;
9 zeruko hegaztiak eta itsasoko arrainak,
itsasoan zehar dabilen guztia.
10 Jauna, gure Jauna,
bai harrigarria zure izena mundu osoan!