1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
76. (75.) SALMOA
Jainko ikaragarriari kanta
1 Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Asafen salmoa. Kanta.2 Jainkoa Judan agertu da, handia da haren izena Israelen.
3 Jerusalemen* 76,3 Jerusalemen: Jatorrizkoak Xalemen dio; Xalem Jerusalemen antzinako izena da eta Bake-hiri esan nahi du.du egoitza, Sionen bizilekua.
4 Han hautsi ditu guda-armak:
arkuaren geziak, babeski eta ezpatak.
5 Distiratsua zu, handi-ederra,
antzinako mendiak* 76,5 antzinako mendiak: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak harrapakin-mendiak dio.baino areago.
6 Dena lapurtu diete bulartsuenei ere,
azken loak hartu ditu gudari adoretsuak,
besoak mugitzeko ere ez dira gauza.
7 Zeure mehatxuaz, Jakoben Jainkoa,
zurrun utzi dituzu gurdi eta zaldiak.
8 Ikaragarria zara: nork iraun zutik zure aurrean,
zure haserrealdian?
9 Zerutik adierazten duzu zeure epaia;
lurra beldurrez mutu gelditzen da,
10 zu, oi Jainko, epaia ematera jaikitzean,
munduko dohakabeak salbatzera.
11 Gizakirik amorratuenak ere goretsi beharko zaitu,
zure zigorretik bizirik geldituak inguruan bilduko zaizkizu.
12 Egin promesak Jaunari, zeuen Jainkoari, eta bete;
haren inguruan bilduok,
ekarri emaitzak Jainko beldurgarriari,
13 handikiak arnasarik gabe uzten
eta munduko erregeei ikara ematen dienari.