1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
73. (72.) SALMOA
Meditazioa. Gaiztoaren eta zintzoaren azken zoria
1 Asafen* 73,1 Asaf: Ik. 50,1 oh.salmoa.Bai ona dela Jainkoa, Israel, bihotz-garbientzat!
2 Baina ozta-ozta ez dut nik estropezu egin,
ia-ia erori nintzen.
3 Izan ere, gaiztoen arrakasta ikusirik,
harroputz horien inbidiaz nengoen.
4 Ez dute inongo problemarik,
osasuntsu eta ongi aseak daude.
5 Ez dute giza nekerik,
ez besteek bezala oinazeak eraman beharrik.
6 Harrokeria dute lepoko, bidegabekeria soineko.
7 Begiak dirdira egiten die gantz artetik,
barruko gutizia kanporatuz.
8 Iseka ari dira eta zitalkeriak esaten,
goitik behera begira, jendea nola larrutuko hitz egiten.
9 Haien ahoak zeruari erronka, haien mihia lur osoan barrena.
10 Horregatik, Jainkoaren herria haiengana bihurtzen da,
haien hitz guztiak ura bezala irentsiz* 73,10 Tx.eko testua iluna da eta itzulpena ez erabat segurua..
11 Hau diote: «Nola jakin Jainkoak?
Ba al du ohartzerik Goi-goikoak?»
12 Horra hor gaiztoak: lasai asko beti, ondasunak pilatzen.
13 Beraz, alferrik gorde dut bihotza garbi
eta errugabe naizela agertzeko eskuak garbitu,
14 egunero oinazeak eraman behar baditut
eta goizero zigorra jasan.
15 Baina haiek bezala jardutea erabakiko banu,
zure jatorriaz arnegatu egingo nuke.
16 Saiatu nintzen ulertzen begi aurreko arazo hori,
17 Jainkoaren santutegian sartu nintzen arte;
orduan ulertu nuen zein den haien atarramentua.
18 Hara, irristalekuan jarriak dituzu eta hondamendira amiltzen.
19 Bat-batean, nolako hondamena!
Haienak egin du, ikaragarrizko azkenaz.
20 Esnatutakoan ametsa bezala,
gutxietsi egingo dituzu, Jauna, mamuen erreinuan* 73,20 Bigarren lerroko testua zaila da. Honela ere itzul daiteke: altxatzean, mespretxatu egingo duzu haien irudia ere..
21 Bihozmindurik nengoen, barrua gogorturik,
22 eta hala, inozo eta ezjakin nintzen,
abere baten pareko zure begietan.
23 Baina ni zurekin izango naiz beti: eskutik hartua naukazu;
24 zeure aholkuz nauzu gidatuko
eta, azkenik, ospez zeureganatuko.
25 Ez zaitut, bada, zu zeruan? Ez dut beste pozik lurrean!
26 Gorputz eta espirituz, indargaltzen ari banaiz ere,
zu zara nire adorearen euskarri, oi Jainko,
zu nire betiko ondasun.
27 Bai, zuregandik urrun doazenak galduak dira,
desleial zaizkizunak* 73,27 desleial zaizkizunak: Jatorrizkoak prostituzioan ari dio, irudi honek Jainkoarekiko desleialkeria, idolatria batik bat, adierazten duelarik (ik. Os 1,2 oh.).suntsitu egingo dituzu.
28 Nire zoriona, berriz, Jainkoaren ondoan egotea da,
Jainko Jaunarengan babestea,
eta haren egintza guztiak ospatzea.