72. (71.) SALMOA

Errege berriaren erregua

1 Salomonena.
Ene Jainko, emaiozu zeure zuzentasuna erregeari,
zeure justizia erregearen semeari.
2 Goberna beza zure herria justiziaz,
zure dohakabeak zuzenbidez.
3 Ekar bezate mendi eta muinoek herriarentzat
justiziazko bakea!
4 Egin biezaie justizia herriko dohakabeei,
salba bitza behartsuak, apurtu zapaltzaileak!
5 Iraun beza* 72,5 Iraun beza: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Begirune izan diezaiotela dio. Jatorrizkoak ez du argitzen hurrengo tx.ak Jainkoari ala erregeari dagozkion. Salmoak Jainkoaren tituluak aplikatzen dizkio erregeari, eta horiez jantzi du tradizioak Salomon erregearen irudia.eguzkia eta ilargia direino,
munduaren azkena arte!
6 Jaits bedi euria belardira bezala,
lurra asetzen duen lanbroa bezala.
7 Haren egunetan, lora bedi justizia,
ugaldu bakea eta ongizatea, ilargia itzali arte!
8 Izan bedi nagusi itsasotik itsasora,
lurraren bazter batetik bestera* 72,8 lurraren bazter batetik bestera: H.h., ibaitik lurraren bazterreraino. Ibaia Eufrates da..
9 Makur bekizkio itsas herriak* 72,9 itsas herriak: Sirierazko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazkoak basamortuko tribuak, hau da, beduinoak, dio.,
jan bezate hautsa haren etsaiek!
10 Ekar biezazkiote erregaliak
Tarsiseko eta urrutiko herrietako erregeek,
ordaindu zergak Saba eta Sebako* 72,10 Tarsis: Mendebaldeko ertza adierazten du, agian Espainiako kostaldea; Saba Arabiako hegoaldea da, eta Seba Sudango iparraldea.erregeek.
11 Agur bezate ahuspezturik errege guztiek,
jar bekizkio menpean nazio guztiak!
12 Berak libratuko du laguntza eske oihuka ari den behartsua,
nork defendaturik ez duen dohakabea.
13 Gupida izango die gizagaixo eta pobreei,
bizia salbatuko behartsuei.
14 Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik.
Balio handia izango du haien biziak berarentzat!
15 Bizi bedi luzaro! Eman biezaiote Sabako urrea,
egin bezate otoitz haren alde etengabe,
bedeinka bezate egunero!
16 Izan bedi gari ugari lurraldean, mendi gainetan kulunkan;
sor beza fruitua Libanok bezala, zelaiko belarra bezain ugari!
17 Iraun beza haren izenak betiko, eguzkiak adina!
Bedeinkatuak bitez harengan ondorengoak,
zoriontsu* 72,17 ondorengoak: Grekozko itzulpenak lurreko leinu guztiak dio, Abrahami eginiko agintzaria (ik. Has 12,3; 22,18) erregeari aplikatuz. // zoriontsu: Honela ere uler daiteke: Zoriontsu esan biezaiote.nazio guztiak!
18 Bedeinkatua Jainko Jauna, Israelen Jainkoa,
mirarigile bakarra!
19 Bedeinkatua betiko haren izen ospetsua!
Haren aintzak bete beza lur osoa! Amen. Amen* 72,19 Amen. Amen: 72,18-19 tx.etako bedeinkazioak Salmo-liburuaren zati baten bukaera adierazten du (ik. 41,14 oh.)..
20 Hemen amaitzen dira Jeseren seme Daviden otoitzak* 72,20 Ohar honek Daviden izenpeko bilduma bukatzen dela adierazten du..