70. (69.) SALMOA

Laguntza eske oihu larria

1 Koru-zuzendariarentzat. Davidena. Oroigarritzat* 70,1 Oroigarritzat: Ik. 38,1 oh. Salmo hau 40,14-18 salmo-zatiaren ia h.h.ko errepikapena da..
2 Ene Jainko, zatoz ni libratzera!
Jauna, zatoz laster laguntzera!
3 Lotsa gorritan geldi bitez ni hil nahian dabiltzanak!
Atzera egin bezate, barregarri, zoritxarra opa didatenek!
4 Itzul bitez lotsaren lotsaz burla egiten didatenak!
5 Poz eta alai bitez zurekin zuregana jotzen dutenak!
«Handia da Jainkoa!», esan bezate etengabe
zure salbamena maite dutenek!
6 Behartsu eta dohakabe naiz: zatozkit laster, ene Jainko!
Zu zara nire laguntzaile eta askatzaile, Jauna, ez luza!