1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
7. SALMOA
Jaunari, epaile zuzenari, deika
1 Erosta-doinuan. Davidena. Kux* 7,1 Kux: Pertsonaia hau ezezaguna da.benjamindarra zela eta, Jaunari abestu ziona.2 Jauna, ene Jainkoa, zuregan babesten naiz.
Salba nazazu erasotzen didatenengandik, libra nazazu!
3 Bestela, lehoiak bezala harrapatu
eta zati-zati egingo naute,
eta ezin izango nau inork libratu.
4 Jauna, ene Jainkoa, zerbaitetan huts egin badut,
neure eskuz bidegabekeriarik egin badut,
5 lagunari ordain txarra eman
eta etsai zuzengabeari barkatu badiot,
6 pertsegitu eta harrapa nazala etsaiak,
zanpa nazala bizirik lurraren kontra
eta barreia nire erraiak hautsetan!
7 Jaiki zaitez haserre, Jauna!
Altxa nire etsaien amorruaren aurka!
Ekin, ene Jainko, antolatu epaiketa!
8 Bil bitez herri guztiak zure inguruan,
eta jar zaitez, Goi-goiko hori, haien batzarburu.
9 Jauna da herrien epaile!
Aitortu, Jauna, zuzen eta errugabe naizela.
10 Bukarazi gaiztoen gaiztakeria, eutsi sendo zintzoari,
bihotz-barruak aztertzen dituzun Jainko zuzen horrek.
11 Jainkoa dut babeski, bihotz zuzenekoen salbatzaile dena.
12 Epaile zuzena da Jainkoa,
gaizkilea zigorrik gabe uzten ez duena.
13 Onbideratzen ez badira, ezpata zorrozten du,
uztaia tenkatu eta botatzeko prestatzen;
14 hiltzeko tresnak gertatzen ditu, suzko geziak pizten* 7,13-14 Honela ere itzul daiteke: Berriro ere etsaiek ezpata zorrozten dute, uztaia tenkatu eta botatzeko prestatzen; 14 hiltzeko tresnak prestatzen dituzte, suzko geziak pizten; jatorrizkoak ez du subjektua zehazten..
15 Horra, gaiztakeriaz beteak daude:
okerra sortzen dute barruan, iruzurra ematen argitara.
16 Zuloa egin dute, sakon egin ere,
eta egindako zuloan erortzen dira.
17 Buru gainera jausten zaie beren okerra,
kaskarrean jotzen ditu bidegabekeriak.
18 Goretsiko dut Jauna, zuzena delako.
Kantatuko diot goi-goiko Jaunaren izenari.