68. (67.) SALMOA

Jainkoaren garaipenak ospatuz gorazarrea

1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa. Kanta* 68,1 Kanta: Liburu osoko salmorik konplexuenetakoa dugu hau, itzulpen- eta interpretazio-zailtasun handiak dituena. Garaipen-gorazarrea da, Jainkoak historian zehar Israelen alde eginiko egintza salbagarriak ospatzen dituena. Ospakizuna prozesio modura egiten da..
2 Jainkoa jaiki eta haren etsaiak sakabanatu!
Gorroto diotenak ihesi doaz haren aurretik.
3 Kea desegiten den bezala desegiten dira;
nola urtzen argizaria sutan,
halaxe galtzen gaiztoak Jainkoaren aurrean.
4 Zintzoak, berriz, pozik dira,
Jainkoaren aurrean dantzan, bozkarioz gainezka.
5 Kanta Jainkoari, jo soinua haren omenez,
presta bidea «hodei gainean zaldiz doanari».
Goza Jaunarekin* 68,5 hodei gainean zaldiz doana: Kanaandar mitologian Baal ekaitzaren jainkoari ematen zitzaion titulua da, hemen Jaunari egokitua. // Goza Jaunarekin: Testu zuzendua; jatorrizkoak ez du zentzurik: Jaunarengan haren izena., haren aurrean poz-oihuka.
6 Umezurtzen aita, alargunen defendatzaile da Jainkoa
bere bizileku santutik.
7 Baztertuei etxea ematen die Jainkoak,
preso zeudenak kanta artean askatzen;
errebeldeak bakarrik basamortuan gelditzen.
8 Oi Jainko, zeure herriaren gidari atera zinenean,
basamortuan zehar zindoazela,
9 dardara egin zuen lurrak,
urtu egin zen Jainkoaren aurrean zerua,
Sinaiko Jainkoaren, Israelen Jainkoaren aurrean.
10 Euria ugari bota zenuen, oi Jainko,
zeure lurralde eta jabegoa indarberritu.
11 Hantxe kokatu zen zure herria;
behartsuen ardura duzu, oi Jainko, zeure ontasunean.
12 Jaunak iragarpena egin du,
ugaria da mezularien taldea:
13 «Ihesi doaz, ihesi, erregeak eta gudarosteak!»
Lurraldeko larreak harrapakin gisa banatuak dira,
14 zuek artegian atsedenean zaudetelarik.
Usoaren hegalak zilarrez estaltzen dira,
lumak urre gorriz* 68,14 68,13-14 tx.ak ulergaitzak dira. Usoa, judu-tradizioaren arabera, Israel da, harrapakinez apaindua..
15 Ahaltsuak erregeak sakabanatzean,
Mendi-ospelean* 68,15 Mendi-ospela: Hebreeraz Tzalmon. Ez dakigu non zegoen mendia, ezta aipaturiko gertakariaren berri ere.elurra ari zuen.
16 Baxango mendi, mendi gorena,
gailur garaidun Baxango mendia,
17 zergatik zaudete, gailur garaiok, inbidiaz begira
Jainkoak bizitzeko desiratu duen mendiari,
Jaunak betiko bizileku egin duenari?
18 Jainkoaren guda-gurdiak milaka eta milaka,
ezin konta ahalakoa haren gudarostea:
horien artean aintzaz beterik dago Jauna santutegian* 68,18 horien artean… santutegian: Testua zaila da. Hau dio h.h.: Jauna horien artean, Sinai santutegian. Agian, esanahia hau da: lehen Sinai mendian azalduriko Jainkoaren aintza orain Jerusalemgo santutegian dagoela. Honela ere itzuli ohi da: Jauna Sinaitik santutegira etorri da..
19 Gorenera* 68,19 Gorenera: Seguruenik, Sion mendira. Tx.eko bi lehen bertsoak Ef 4,8 tx.ean aipatzen dira, baina testu aski ezberdin batez.igo zinen, gatibuak harturik;
zerga ordaindu zizuten gizakiek, baita errebeldeek ere,
Jainko Jaun horrek bizilekua izan zenezan.
20 Bedeinkatua egunero Jauna:
bere gain hartu gaitu geure Jainko salbatzaileak.
21 Jainko salbatzaile dugu Jainkoa,
Jainko Jaunari esker libratu gara heriotzatik.
22 Izan ere, Jaunak xehatzen ditu etsaien buruak,
errudunen burezurrak.
23 Jaunak esan du: «Baxandik ekarriko ditut,
itsas hondotik aterako,
24 etsaiak odoletan zapal ditzazun;
zure txakurren mihiek ere izango dute partea».
25 Hor ageri da, ene Jainko, zure gorteiua,
ene Jainko eta erregearen gorteiua santutegirantz:
26 kantariak aurrean, musikariak atzean,
neskatxak tartean, panderoa joz.
27 Bedeinka ezazue Jainkoa batzarrean,
bedeinka Jauna Israelgo elkartean.
28 Horra hor aurrena Benjaminen, gazteenaren, leinua,
eta ondoren Judaren buruzagiak,
Zabulon eta Neftaliren buruzagiak* 68,28 68,27-28 tx.etan esanahi iluneko zenbait hitz azaltzen da; itzulpena ez da segurua..
29 Azaldu, ene Jainko, zeure indarra,
egiaztatu, ene Jainko, gure alde egin duzuna.
30 Opariak dakarzkizute erregeek
Jerusalemgo zeure tenplura;
31 bertatik, egiozu mehatxu Egiptori, kanaberadiko piztiari,
haren zezen- eta zekor-tropelari,
zilarraren irrikaz herriak zanpatzen dituzten horiei!
Sakabana itzazu herri guduzaleok!
32 Betoz opari bikainak Egiptotik,
dakarzkiola arin Etiopiak esku-erakutsiak Jainkoari* 68,32 68,31-32 tx.etako testuak puntu ilunak ditu eta itzulpena zalantzazkoa da..
33 Munduko erresumok, kanta Jainkoari, jo soinua Jaunari.
34 Hara, zeruetan, antzinako zeruetan, zaldiz doanak
oihu egin du bere ahotsaz, bere ahots indartsuaz.
35 Eman aintza Jainkoari!
Haren ospea Israelen gain dago,
haren ahalmena hodeiez gora.
36 Ikaragarria Jainkoa santutegian: bera da Israelen Jainkoa,
bere herriari indar eta kemen ematen diona!
Bedeinkatua Jainkoa!