1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
66. (65.) SALMOA
Jainko mirarigileari esker oneko liturgia
1 Koru-zuzendariarentzat. Kanta. Salmoa.Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok,
2 kanta haren omenez, eman ohore hari gorespenez.
3 Esan Jainkoari: «Zu bai izugarria zeure egintzetan!
Zure indar handiaren aurrean,
makurtu egiten dira zure etsaiak.
4 Mundu osoa ahuspezten da zure aurrean,
kantu degizute, abestiz zaituzte ospatzen».
5 Zatozte, ikus Jainkoak eginak,
izugarriak gizakientzat haren ekintzak:
6 itsasoa lehor bihurtu zuen, oinez igaro ziren bertatik* 66,6 Israel herriak Itsaso Gorria (ik. Ir 14) eta Jordan ibaia (ik. Jos 3) igaro zituenekoa gogorarazten da..
Poz gaitezen, beraz, Jainkoarekin!
7 Nagusi da betidanik bere ahalmenaz;
erne ditu begiak herrien gain,
errebeldeak aurka altxa ez dakizkion.
8 Bedeinkatu, herriok, gure Jainkoa,
oihukatu goraki haren gorespena.
9 Bizirik eutsi baitzigun
eta gure oinei erortzen utzi ez.
10 Probatu gaituzu, bai, gure Jainko horrek,
zilarra bezala garbitu,
11 estuasun larrian jarri, zama astuna bizkarrera bota,
12 zamariak bagina bezala zapal gaitzaten utzi* 66,12 Lehen lerroko testua ez da argia, funtsezko esanahia, herriaren zapalkuntza alegia, argi dagoen arren..
Suari eta urei aurre egin behar izan diegu.
Baina, azkenik, eman diguzu arnasa.
13 Zure etxean sartuko naiz erre-oparirako
eta horrela beteko dizut promesa,
14 larrialdian neure ahoz hitzemana.
15 Abere gizenak opalduko dizkizut,
ahariak erreko, zezen eta akerrak eskainiko.
16 Jainkoari begirune diozuenok, zatozte eta entzun:
hark nire alde egina kontatuko dizuet.
17 Nire ahoak hari dei egin orduko,
prest zegoen nire mihian gorazarrea.
18 Asmo okerrak izan banitu, Jaunak ez zidakeen entzungo.
19 Baina Jainkoak entzun egin zidan, nire otoitz-oihua aditu.
20 Bedeinkatua Jainkoa! Ez du baztertu nire otoitza,
ezta aldendu ere niregandik bere maitasuna.