1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
65. (64.) SALMOA
Jainko ongileari gorazarrea
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa. Kanta.2 Oi Sionen zauden Jainkoa,
zuri zor zaizu gorespena, zuri bete behar promesak,
3 otoitzak entzuten dituzun horri.
Zuregana datoz gizakiak oro.
4 Ezin konta ahala dira gure erruak,
baina zuk barkatu egiten dizkiguzu hobenak.
5 Zorionekoa zuk aukeratu eta gonbidatzen duzuna
zeure santutegian* 65,5 zeure santutegian: H.h., zeure atarietan.bizitzera.
Ase gaitezela zure etxeko ondasunez,
zure tenpluko dohain santuz!
6 Salbaziozko egintza harrigarriz erantzuten diguzu,
Jainko gure salbatzaile horrek,
munduko bazter guztien,
urrutieneko itsasoen itxarobide horrek.
7 Zuk ezarri dituzu mendiak tinko zeure indarraz:
ahalmenez zaude jantzia!
8 Zuk baretzen duzu itsas olatuen burrunba,
zuk baretzen herrien zalaparta.
9 Mundu-bazterretako biztanleak
harri eta zur daude zure mirarien aurrean.
Bai sortaldeari, bai sartaldeari, pozez oihu eragiten diezu.
10 Zuk zaintzen duzu lurra, urez ase eta oparo aberasten;
gainezka doa urez zeruko ubidea* 65,10 zeruko ubidea: H.h., Jainkoaren ubidea; poeta zeru gaineko urez ari da, hango urtegietatik isurtzen baita euria lur gainera.,
zuk ematen diozu gizakiari garia, zuk prestatzen lurra:
11 ildoak ureztatu, zokorrak berdindu,
euri-zaparradaz harrotu, ernamuinak bedeinkatu.
12 Urtea ondasunez mukurutzen duzu,
zure lautadak* 65,12 lautadak: Gurdi-arrastoak bezala ere itzuli ohi da, Jainkoak bere gurdian lurra zeharkatzean emankor egiten duela ulertuz.joritasunez janzten.
13 Heze eta jori daude landa zabalak,
pozez apaindurik mendi-muinoak.
14 Zelaiak artaldez jantzi dira, ibarrak gariz estali.
Denek irrintzi eta kantu!