1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
62. (61.) SALMOA
Jainkoaz bakarrik fidatzeko deia
1 Koru-zuzendariarentzat. «Jedutun* 62,1 Jedutun: Ik. 39,1 oh.» en doinuaz. Daviden salmoa.2 Jainkoarengan bakarrik atseden nire barruak,
harengandik nire salbamena.
3 Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen,
nire gotorleku: inola ere ez naiz eroriko.
4 Noiz arte oldartu behar duzue gizakiaren kontra,
hau akabatu nahian?
Pareta okertua, hesi koloka* 62,4 hesi koloka: Bi irudiok gizakiari aplikatzen zaizkio ohiko itzulpenetan, pareta okertua, hesi koloka bailitzan itzuliz.zarete guztiok!
5 Azpikeria beste asmorik ez dute,
gezurra zaie atsegin, hondatzeko:
hitzez bedeinkatu, eta barrutik madarikatu.
6 Ene barrena, Jainkoarengan bakarrik izan atseden,
harengandik baitator nire esperantza.
7 Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen,
nire gotorleku: ez naiz eroriko.
8 Jainkoarengan nire salbamena eta ohorea,
Jainkoa nire harkaitz sendo eta babesleku.
9 Izan beti harengan konfiantza, haren herri zaretenok!
Zabaldu hari zeuen bihotza! Jainkoa dugu babesleku!
10 Haizea eta itxura besterik ez dira gizakiak,
jende xehe nahiz handiki:
denak batera pisuan jarrita,
haizea baino arinago igoko lirateke.
11 Ez izan konfiantzarik zapalkuntzan,
ez jarri usterik lapurretan.
Ondasunak ugalduta ere, ez eman haiei bihotza.
12 Jainkoak esan du –behin eta berriro entzun diot* 62,12 Jainkoak… entzun diot: H.h., Jainkoak gauza bat esan du, entzun dizkiodan bi gauza.–
berari dagokiola ahalmena.
13 Bai, zuri dagokizu, Jauna, leialtasuna;
bakoitzari bere egintzen arabera ordaintzen diozu.