60. (59.) SALMOA

Herriaren negar-kanta. Porrotaldian laguntza-eskaria

1 Koru-zuzendariarentzat. «Liliak» doinuan. Miktam. Davidena. Irakaspenerako. 2 David Mesopotamiako eta Tzobako aramearren kontra borrokan ari izan zenekoa eta, itzultzean, Joabek Gatz haranean edomdarrak –hamabi mila gizon– garaitu zituenekoa* 60,1-2 Liliak: Ik. 45,1 oh. // garaitu zituenekoa: Pasadizoa 2 Sm 8 kap.an kontatzen da; hala ere, hainbat xehetasun ezberdinak dira..
3 Baztertu egin gaituzu, oi Jainko, eta hautsi,
haserreturik, aldendu egin zara guregandik* 60,3 Honela ere itzuli ohi da lerroa: haserre egon zinen; itzul zaitez guregana..
4 Lurraldea dardararazi duzu eta zartatu;
konpondu haren pitzadurak, honda ez dadin!
5 Gorriak ikusarazi dizkiozu zeure herriari,
zorabiozko ardoa* 60,5 ardoa: Zigorraren irudia da; ik. Jr 13,13 oh.edanarazi diguzu.
6 Eman ezaugarri bat begirune dizutenei,
arkulariengandik ihes egin ahal izateko.
7 Emaguzu garaipena zeure ahalmenaz, eta erantzun,
hain maite dituzunok libra daitezen.
8 Jainkoak bere santutegitik esan zuen:
«Sikem hiria poz-pozik neureganatuko dut,
Sukot* 60,8 bere santutegitik: Edo bere santutasunagatik/santutasunean. // Sikem: Palestina erdian dago; Sukot, Jordanez beste aldean, hurrengo tx.eko Galaad bezala.haranaz jabetuko.
9 Neurea dut Galaad, neurea Manases,
nire buru-babeskia da Efraim* 60,9 Manases, Efraim: Israel edo Ipar Erresumako biztanleen leinuburuak dira. Juda ere aipatzen delarik, herriaren lurralde osoko Jaun bezala azaltzen da Jainkoa., nire aginte-makila Juda,
10 garbiketarako ontzia Moab;
oina ezarriko diot gainean Edomi* 60,10 oina ezarri diot gainean Edomi: H.h., nire sandalia jaurtitzen dut Edomera; jabetza adierazteko keinua da. Irudi guztiok Israelen betidaniko etsai diren herrialde hauen gain Jaunak duen nagusigoa adierazten dute.,
garaipen-oihu egingo Filisteari».
11 Baina nork gidatuko nau hiri gotortura,
nork eramango Edomera,
12 zuk izan ezik, zapuztuak gaituzun Jainko horrek,
jadanik gure gudarostearekin gudura joaten ez zaren horrek?
13 Emaguzu laguntza etsaien kontra,
giza laguntza alferrik baita.
14 Jainkoarekin gauza handiak egingo ditugu,
berak zapalduko dizkigu etsaiak.