1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
58. (57.) SALMOA
Gobernari bidegabeak suntsitzeko Jainkoari eskea
1 Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan. Davidena. Miktam.2 Agintariok* 58,2 Agintariok: Jatorrizko hitza zalantzazkoa da, eta bi eratara zuzendu ohi da: jainkoak nahiz ahariak, biak agintariak/epaileak adierazteko irudi direlarik., epai zuzenak ematen al dituzue?
Gizakiok, zuzen gobernatzen ote duzue?
3 Bai zera! Bihotz makurrez jokatzen duzue,
zeuen egiteez lurraldean bidegabekeriak zabaltzen* 58,3 Tx.eko testua iluna da jatorrizkoan..
4 Gaiztoak sortzetik oker, maltzurrak jaiotzatik galduak.
5 Pozoia dute, sugegorriek bezala;
belarriak ixten dituzten suge gorren antzeko dira,
6 liluratzaileen, zoratzailerik trebeenaren,
soinua entzuten ez dutenen antzeko.
7 Oi Jainko, hautsi horiei hortzak ahoan!
Jauna, puskatu lehoien haginak!
8 Gal bitez ur isuria bezala,
zimel bitez belar zapaldua bezala* 58,8 Bigarren lerroaren itzulpena gutxi gorabeherakoa da..
9 Desager bitez lingirda darion barea bezala,
ez bezate eguzki-argirik ikus, haur galduak bezala.
10 Sasien antzera arantzak bota baino lehen
eraman bitza haize-erauntsiak heze daudenean,
iharturik baleude bezala* 58,10 Tx. osoko testua iluna da eta itzulpena gutxi gorabeherakoa..
11 Mendekua ikustean, zintzoak poz hartuko du,
gaizkileen odola oinetatik garbituko* 58,11 gaizkileen… garbituko: Lerroa honela itzuli ohi da: oinak gaizkileen odoletan garbituko..
12 Eta jendeak esango du: «Merezi du, bai, zintzo izateak!
Bada benetan mundua gobernatzen duen Jainkoa!»