1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
57. (56.) SALMOA
Iraintzaileengandik babesteko eskaria eta gorespen-kanta
1 Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan* 57,1 «Ez suntsitu» doinuan: Oharpen bera 58–59 eta 75. Salmoetan ageri da.. Davidena. Miktam. Davidek Saulengandik haitzulora ihes egin zuenekoa.2 Erruki nitaz, ene Jainko, erruki nitaz,
zuregan dut babesa eta;
zure hegalen itzalpean babesten naiz,
ezbeharra igaro artean.
3 Jainkoari degiot dei, Goi-goikoari,
nire alde mendeku hartzen duen Jainkoari.
4 Zerutik bidaliko du norbait,
erasotzaileen laidotik ni salbatzera.
Jainkoak bere maitasun eta leialtasuna bidaliko dizkit.
5 Lehoien artean natza, gizaki-gose diren horien artean;
horien hortzak lantza eta gezi, mihia ezpata zorrotz.
6 Zerua baino handiagoa zara, ene Jainko!
Zure ospea mundu osoaren gain!
7 Sarea zabaldu didate bidean, niri lur joarazteko.
Zuloa egin didate aurrean; eror bitez beraiek bertan.
8 Adoretsu nago, ene Jainko, adoretsu.
Kantatu eta soinua joko dizut.
9 Esna zaitez, ene bihotza, esnatu, harpa eta zitara;
esna dezadan egunsentia.
10 Herrien artean goretsiko zaitut, Jauna,
nazioen artean kantatuko.
11 Bai, zure maitasuna zeru zabala baino handiagoa,
zure leialtasuna hodeietarainokoa.
12 Zerua baino handiagoa zara, ene Jainko!
Zure ospea mundu osoaren gain!