1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
56. (55.) SALMOA
Jainkoarengan dut konfiantza, ez naiz beldur
1 Koru-zuzendariarentzat. «Urruneko jainkoen usoa» doinuan. Davidena. Miktam* 56,1 «Urruneko jainkoen usoa»: Kantu ezagunen baten lehen hitzak izan daitezke. Itzulpena zalantzazkoa da. // Miktam: Ik. 16,1 oh.. Filistearrek Gaten David preso hartu zutenekoa.2 Erruki nitaz, ene Jainko, segika ari zaizkit eta,
egun osoan erasotzen eta zapaltzen naute.
3 Egun osoan segika ditut etsaiak;
ugari dira, Goi-goiko, erasotzen didatenak.
4 Beldur naizenean, zuregan dut konfiantza.
5 Jainkoaren promesaz nago harro,
Jainkoarengan dut konfiantza, ez naiz ezeren beldur:
zer egingo dit gizaki hutsak?
6 Egun osoan sufriarazten didate iraintzaileek,
nire kaltea beste asmorik ez dute.
7 Ezkututik daude zelatan,
nondik nora nabilen begira,
niri bizia kentzeko zain.
8 Gaiztakeria honen zigorrari ihes egingo ote diote?
Ene Jainko, eraitsi jende hori zeure haserreaz!
9 Idatz ezazu nire kexua,
jaso zeure pergaminoan nire negar-malkoak,
zeure liburuan nire nekeak* 56,9 zeure liburuan nire nekeak: Honela ere itzul daiteke: Ez al dago zure liburuan (dena idatzita)?.
10 Nik laguntza eske dei egin eta etsaiek atzera egitean,
jakingo dut neure alde dudala Jainkoa.
11 Jainkoaren promesaz nago harro,
Jaunaren agintzariaz harro,
12 Jainkoarengan dut konfiantza, ez naiz ezeren beldur:
zer egingo dit gizakiak?
13 Eman nizun hitzari eutsiko diot, ene Jainko,
eta esker onez beteko.
14 Bizia libratu baitidazu heriotzatik, oinak erortzetik,
zure aurrean ibil nadin, oi Jainko, biziaren argitan.