1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
53. (52.) SALMOA
Sinesgabearen burugabekeria
(Sal 14)
1 Koru-zuzendariarentzat. Gaixoaldirako* 53,1 53 salmoa 14 salmoaren berdina da, aldaketatxo batzuk gorabehera: Jaunaren ordez Jainkoa erabiltzen du, eta 53,6 tx.a, 14,5-6 tx.ei dagokiona, ezberdina da. Ik., beraz, hango oh.ak. // Gaixoaldirako: Hebreerazko hitzaren esanahia ez da segurua.. Daviden poema.2 Hau dio eroak bere baitan: «Ez da Jainkorik».
Ustelduak daude, gauza higuingarriak egiten dituzte,
ez da inor on dagienik.
3 Baina Jainkoa gizakiei begira dago zerutik,
ba ote den zentzu onekorik,
Jainkoa bilatzen saiatzen denik.
4 Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian,
ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.
5 Ez ote dute ikasiko gaiztaginek,
nire herria ogia bezala irensten duten
eta Jainkoaz arduratzen ez diren horiek?
6 Ba, beldurrez dar-dar geldituko dira,
beldurtzeko arrazoirik izan ez arren,
Jainkoak hautsi egiten baitu erasotzaileen indarra.
Lotsagarri geldituko dira,
Jainkoak zapuztu egiten baititu.
7 Ai baletor Siondik Israelen salbazioa!
Jainkoak bere herriaren zoria aldatzean,
poztuko da Jakob, alaituko Israel.