1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
51. (50.) SALMOA
Bekatuaren barkamena eta bihotz berriaren eskea
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa. 2 David Betsaberekin elkartu ondoren, Natan profeta Davidengana joan zenekoa.3 Erruki nitaz, ene Jainko, zeure maitasunaz,
suntsitu nire hobena, zeure neurrigabeko gupidaz.
4 Garbi nazazu oso-osorik neure errutik,
garbitu neure bekatutik.
5 Aitortzen dut, bai, neure hobena,
begi aurrean dut etengabe neure bekatua.
6 Zure aurka, zure aurka bakarrik, egin dut bekatu,
zure borondatearen kontra jokatu.
Horregatik, arrazoi izango duzu salatzean,
errugabe izango zara epaia ematean* 51,6 Horregatik… ematean: Grekozkoak honela dio: Horrela, zuzena zarela agertuko dute zure hitzek eta, auzipetua izatean, irabazle aterako zara (ik. Erm 3,4)..
7 Hara, errudun jaio nintzen, bekatari sortu ninduen amak.
8 Zuk, ordea, bihotz leiala duzu atsegin* 51,8 atsegin: Jatorrizkoak esanahi ezezaguneko hitz bat eransten du hemen. Grekozkoak honela itzultzen du tx. osoa: zeren leialtasuna maite baituzu, eta zeure jakinduriaren gauza gorde eta ezkutukoak erakutsi dizkidazu.,
barru-barruan jakinduria didazu irakasten.
9 Kendu nire bekatua, eta ur bizia baino gardenago izango naiz* 51,9 Hau da lerroaren ohiko itzulpena: Kendu nire bekatua isipuz (ik. Ir 12,22 oh.), eta garbi geldituko naiz.;
garbi nazazu, eta elurra baino zuriago izango.
10 Senti ditzadala berriro poza eta alaitasuna,
susper dadila zuk jotako gizaki hau.
11 Aldendu begiak nire bekatutik, suntsitu nire erru guztiak.
12 Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan,
espiritu berri sendoa nire baitan.
13 Ez nazazu bota zeure aurretik,
ez utzi ni zeure espiritu santurik gabe.
14 Poz nazazu berriro zeure salbamenaz,
sendotu zeure espiritu handi-zabalaz.
15 Zure bideak erakutsiko dizkiet gaiztoei,
eta zuregana bihurtuko dira bekatariak.
16 Libra nazazu heriotza-zigorretik* 51,16 heriotza-zigorretik: H.h., odoletik. Odol-delitu ere uler daiteke; hala irakurtzen dute judu-komentarioek, Uriasen hilketa aipatua ikusiz., ene Jainko,
ene Jainko salbatzailea!
Eta nire ezpainek poz-oihuz ospatuko dute zure salbazioa.
17 Ireki, Jauna, nire ezpainak
eta nire ahoak zure gorespena iragarriko du.
18 Sakrifizioak ez dituzu atsegin;
erre-oparia eskainiko banizu, ez zenuke onartuko.
19 Sakrifiziorik bikainena, damuz hautsiriko espiritua;
zuk ez duzu gutxiesten, ene Jainko, bihotz-hautsi eta umildua.
20 Edertu Sion zeure mesedeaz,
eraiki berriro Jerusalemgo harresiak.
21 Orduan, atsegin izango dituzu legezko sakrifizioak,
oso-osorik erretzeko opariak;
zure aldarean zekorrak eskainiko dira.